EREZI duguna bagara. Nazio Batuen Erakundeak ere esan du. Ez dauka misteriorik esan duenak, ez da harri-tzekoa esan duena, baina batzuek oraindik lausoturik dituzte begiak, eta interes ekonomikoengatik burua makurtzen dute errealitatea ez ikusteko.

Gizakiak burutzen duen naturaren ustiaketa eta suntsiketa progresiboak covid-19 bezalako gaixotasunak sortu eta sortuko ditu tai gabe. Azkenean, naturak berak igorri digu bere urgentziazko mezua. Egiten ari garena ez da jasangarria, eta etorkizun batean, ohikoa denak okerrerako bidea hartuko du eztanda egin arte.

Ez ditugu gure bazterrak zaintzen, eta intentsitate handiko ereintzak lurralde guztietara hedatzen ditugu kontu handirik gabe, sor daitezkeen eraginak aztertu eta neurtu gabe.

Bagenekien egindako garapena modernoak ekosistema askoren suntsitzaile bilakatuko zela, eta hala, espezie asko desagertze bidean jarri ditugu. Eta horiek funtsezkoak dira sinbiosi globala mantendu ahal izateko eta patogeno berriak ez agertzeko. Ulertu al dugu zer den desoreka? Ulertu al dugu desoreka horren graduazioa kalte globalari begira dagoela?

Animaliengandik gizakiengana iragan diren birusak interakzio horretatik sortu dira, tarteko oztopoak desagerrarazi ditugulako. Berebiziko garrantzia zuten makina bat espezie galdu dira gizakiak ezarri dien amildegi tristean, eta horiek ez dira bueltatuko. Eta txarrena dena da, gaur egun beste asko ere deskalabrurako bidean jarri ditugula, eta ezer egin ezean, horiek ere betiko desagertuko zaizkigula. Katastrofe totala izango da.

Argi eta garbi esan behar zaio Ez ustiatze modelo honi, errebisio bat egin behar da, birplanteatu egin behar da zein bizimodu sortu eta egokitu behar dugun emergentziazko egoeran berriz ez bizi-tzeko, apokalipsia ez izateko.

Sortzen dugun inpaktua izugarria da, eta horrela segituz gero etorriko diren pandemiak are gogorragoak eta saihestezinagoak izango dira. Gizakiaren amaiera ekar lezakete. Agian estintzioa mereziko genuke, naturak ez baikaitu ezertarako ere behar, baina guk bera, bai. Berak babes gaitzake.