Gure lehendakariak autokritika aminiñi baten ondoren (Hemos sufrido, y reconocido las carencias por dificultad ante un problema generalizado, las consecuencias de ausencia de material sanitario para todo tipo de servicios esenciales. ) orain gobernuan, plural maiestatikoa, hartzen ari diren neurriak aletzen dizkigu meritu moduan: (laburtu egiten dut) materiala erosteko urratsak eman dituzte; Osakidetza erosketa agentzia bilakatu dute ; protokoloak eman (facilitado dio gazteleraz mesede moduan agerrarazteko) dizkiegu eskolei ikasturte berriari begira; Agindu eta Dekretuak promulgatu ditugu...

Alegia egin beharrekoa egin dute, eta hori ez da meritua. Izan ere, eta eskoletarako ezarritako protokoloa, (ez ahal da izango ekaineko ez-protokoloa bezalakoa!) ez da ezer bitarteko eta formaziorik gabe; izan ere, behar den baino aztarnari gutxiago kontratatu dute; izan ere, Osakidetzako medikuek diote lehen arretako medikuntza kolapsaturik dagoela; izan ere, Eusko Jaurlaritza ere berandu ailegatzen da covid-19ari aurre egiteko.

Berriz ere diot Eusko Jaurlaritzak egin duena eta egiten ari dena bere betebeharra da eta ezin da Iñigo Urkulluk gutunean egin bezala herritarrok neurriak ez-betetzearen kontrapisu moduan jarri.

Eta hori da gutun horretako tranpa, Eusko Jaurlari-tza merituak egiten ari da herritarrok neurriak betetzen ez ditugun bitartean. Eta niri, aldiz, irudi-tzen zait, ekonomia suspertzeko eman zaigun iradokizunaren gainetik, herritarron %95ek betetzen ditugula arauak. Gogoratu nahi nuke, birusaren kutsatzea esponentzialki hazten dela, egiletza pluralaren bidez egotzi nahi zaigun errua bezain esponentzialki.