Miresgarritasun horren seinale dira Berria egunkariak partiduaren 125 urteurrenaren harira argitaratzen ari den elkarrizketa, analisi politiko eta artikulu multzoa, ez baitute bakarrik historia azter-tzen, zergatik irabazten duen ere jakin nahi baitute, eremu politikoaren esanahiak beren gisara molda-tzeko abilezia ikertzeaz gainera. Horren adibide dira esaterako bai Urkulluk eta bai Andoni Ortuzarrek ezkerra/eskuina paradigma gainditurik dagoela esan eta bai analistei bai bozlatzaileei hori sinestarazteko boterea; edota, identitateari dagokionez, baskotasuna folkloretzat baino ez lukeen jendea beraganatzea. Esan bezala hori da hegemonia: norberak ideologiarik ez duela sinestaraztea.

Gertatzen dena, ordea, zera da: EAJa tradizioz eta definizioz eskuineko partidua da, beren politika redistributiboak "ezkerreko" batzuenak adinakoak izanagatik, sistemari dion fede itsuak osotoro sala-tzen dio eskuintasuna; horren seinale pandemiaren garaian enpresariekiko erakutsi duten fideltasuna edo Iñigo Urkulluk jokatutako bitartekari paperetan ageri diren hainbat ohar: "Junkerasek politikaren txarrena haragitzen du" eta "CUPekoak arrazoi ezaren arrazoia dira". Bi komentario horiei, bestela sinetsarazi nahi bazaigu ere, ez dira neutroak, eta EAEtik kanpo irakurrita ez-neutraltasuna darie, alegia, ideologia.

Eta horretan dator arazoa, beharbada, EAEn hegemonikoa dena, bazterreko politika izan daiteke Nafarroan, eta, bitartekaritza ez-neutraltzat interpretatu Katalunian, edo, azkenean presidente autonomikoen bilereara joan izana, lukurreriatzat Espainiako Estatuan.

Partidua hegemonikoa den eremuan dago estalian ideologia, hortik kanpo, ipurdia agerian gelditzen da. Eta badakigu, ipurdian...