RRATIZ entzun nion atsotxu bati ea gustatu zitzaidan. Onartzen zuen eraman beharra edo egokitasuna gutxienik baina pentsatu gabe jarri zion izenak, 'bozala', musukoa edo muturrekoa baino gehiago adierazi nahi zuela iruditzen zait, mozal edo mordazatik zerbait duela, behin honezkero denok erabili dugu gutxi-asko eta batere erosoa ez dela ikasi. Norbera ez ezik inguruko denentzako beharrezkoa dela jakitea nahiko arrazoi behar luke izan dagokienean aldean eramateko.

Beharrarena baino izena jartzearena zirudien arazo latzagoa, zinez beti gaztelerari begira egoteko lekuan barnera begiratu bagenuen muturrekoa edo musukoa arruntak ditugu eta ez zuten jendartean hedatzeko kezka modurik sortuko. Aste batzuk lehenago burutik eginda jarri nindun 'deseskalatze' terminoak, gaztelerako 'escalada'k guretzako igo eta gora joan eta abar ba ditu, handik etortzeak jeitsi, eheratu, atzera etorri eta abar ditugu ler-tzeko.

Musukura itzuliz, erabiltzeko egin duten kanpainaz haserre bizian atzeman nuen irratiz niretzako euskeraren alorrean ere zinezko autoritatea de Xabier Amuriza. Ikusia eta entzuna izanen duzue egunotan "Zu eta ni maskara beti" slogana eta horren ez egokitazunetik zetorkion haserrea Amurizari. Gutxienik "zuk eta nik" izan behar zuela zuzenduz. Nire kasa 'far west'eko filmetako indioeri jartzen zioten gaztelera zetorkidan gogora: "Hombre blanco matar caballos" eta hitza edo terminoa ere, hain erraza izaki, 'musukua' jarri bazuten hobe.

Egunotan -igandean hain zuzen- LGBTIren harrotasuna aldarrikatu zuten hainbat tokitan eta aldarritik ospatzera etortzea opa nahi dizkiet, azken baten errespetoa, askatasuna eta berdintasuna beterik ez dutelako eskatzen eta oraindik gehiengo batean ukatzen. Eutsi goiari LGBTItarrok eta bestetik hainbatek gaurko egunez 47 urte betetzen direla Mafalda txiki-handiak egunkarian ateratzea utzi zuenetik. Azken urtebetetzeko opari atsegiñena haren biñetaz beteriko liburu potoloaizan nuen eta nirekiko eta azken hiru hilabeteetan bizitkoa gogoan haren esaldi edo sententzia batekin geratzen naiz: "Geldi ezazue mundu hau, hurrengoan jeisten naiz"