ENBAT musikari, idazle, aktore egun hauetan sareetan euren abestiak, poemak antzezlan inprobisatuak eskain-tzen. Etxean gaudenoi opari bat eskaini nahian. Badakite kulturak konfinamendu hau eramangarriago egin ahal digula, abesti batek gure etxea ez den beste nonbaitera eraman ahal gaituela, poema batek gure barnera bidaiatzeko aukera eman ahal digula, antzezlan batek aberatsagoak egingo gaituela edo zerbait sentitzeko aukera emango digula. Horixe bera nahi baitugu, zerbait sentitu. Horregatik joaten gara oporretan beste herrialde batzuetara, gauza berriek eskaintzen diguten sorpresa sentitu nahi dugulako, lurralde berri bat zapaltzen ari garenaren sentsazioa, jende berriaren bizitzak ezagutu, gureekin konparatu… Kulturak guzti hori eskaintzen digu, eta etxetik irten ezinik gauden egun hauetan inoiz baino argiago ikusi dugu duen balioa. Zentzu bikoitzean. Batetik, ikusi da geure buruarekin bakarrik gaudenean, egunekoa bezalako egoera berezi batean, kulturak balio handia hartzen duela, laguntzen digulako inoiz baino argiago ikusten zer den beharrezkoa eta zer ez, zer den gure bizitzarako lagungarri eta zer ez; baina oparia diot, bestetik, opari baten moduan eskaintzen delako egunotan kultura, hau da, musutruk. Eta ez dakit hau ez ote den kulturari orokorrean gure gizartean ematen zaion balio eskasaren adierazgarri berri bat. Bai, kultura opari bat da, baina kultura sortzen, banatzen, leku guztietara helarazten dutenak bizi behar duten pertsonak dira. Kultura osasuntsu eta oparorik ez dago hauen egoera ez bada ona. Eta ez da. Koronabirusik gabe ere, bazegoen arriskuan. Diotenez, gutariko bakoi-tzentzat eta gure herriarentzat orokorrean benetan garrantzitsuak diren gauzak argiago ikusteko aukera eman digu birusak. Kultura ba ote dago hauen artean? Kultur eragile eta sor-tzaileek eskaintzen digutena ba ote dago hauen artean? Agian hala dela erakusteko une egokia izan daiteke hau. Behar dugun hori zaintzekoa. Maite dugun hori zaintzeko. Ba horixe. Zaindu maite duzun hori.