NAFARROAKO Parlamentuko mahaiaren osatzea izan da aste honetako espektakulua, politika, batez ere, espektakulu bilakatu zaigun garai hauetan. Adituek diotenez, PSNk egindako mugimendu taktikoa nafar eskuinaren hatzamarretatik ihes egiteko ahalegina omen da. Nafar eskuinak, jakina da, ez du onartzen bere buruaz bestelako ez uste ez iritzirik. Geroa Bairi, esaterako, nafartasuna ukatzen dio, laurogei hamarkadan “que vienen los vascos!” garrasi hari jarraiki.

Beharbada Fernandoren Egia da EAJ Nafarroko alderdia dela azpimarratzea. Urrutira joan gabe, gure aitona, Dionisio Mendinueta Berastegi zinegotzi jeltzalea zen Arbizuko herrian 36ko gerra lehertu zenean. Sei hilabete egon zen ezkutuan reketeak, haren aldamenak asko, hil ez zezaten. Ortuzarrek dioen bezala, UPN existitu ere ez zenean egiten.

Onartu du PSNk, ordea, EH Bildu zein Geroa Bai bera bezain nafarra dela? Onartu badu horixe defendatu behar du bereziki nafar eskuinaren aurrean. Desberdinen berdintasuna onartzen da berdinek desberdin horien eskubideen defentsan parte hartzen dutenean. Nire eskubideen izatea zure eskubideen izatean oinarritzen dela jakinik obratzen denean.

PSOE PSN handi bat bezala uler-tzen badugu, Ezkerra Republicana edo Podemosen izateko eskubidearen? defentsan parte hartu beharko luke baina iruditzen zait PSOE eskuinaren diskurtsoak bahiturik duela, Overtonen leihoa zertaz hitz egin daiteke publikoki?, zer da posible? haiei utzi izan balie bezala. Zer dela eta ezin da Podemos gobernuan sartu? Zergatik dira Podemos ia terroristak? Noraino da uko hori botere ekonomikoek erabakitakoa? PSOEk leiho horren kontrola eskuratzen ez duen bitartean eskuinak erabakiko du errealitatea zein den, eta salduta egongo da.

Nafarrora itzuliz, dena dela, niretako heroiak Unai Uhalde eta EH Bildu izan dira. Lehengoak ez duelako batere arazorik izan zubia batetik bestera mila aldiz ere pasatzeko. Bigarrenek aurreko legealdiari jarraiki eskuzabal jokatu dutelako. Gure aitonarekin? akordatu naiz. Eskerrik asko, eta zorionak.