INKISIZIO edo feminazia izenburua jartzeko tentazioa saihestu dut, agian la-tzegiak, agian zuzenegiak zirelakoan edota datu batzuk eman ondoren irakurleak bere iritzia osatuko duelakoan. Barbara Goenaga aktoreak berriki azaleratu duen Twitter sare soziala garai baterako uzteko erabakiaren asmoa, eta egitea, bederatzi urtez bai informatzeko bai iritziak jaso eta emateko erabili ondoren. Ez luke garrantzirik izango erabaki horrek, izan dituan arrazoi ankerrengaitik ez balitz. Zentsura eta jazarpena aipatzen ditu aktoreak, “nire iritzia baliogabetu nahian” dio, Irantzu Varela feminismoaren aldeko ekintzaileeak haren senar eta bizilagunaren alderdiak dituen edo maneiatzen dituen arau edo iritziaren gaitik. Une batez, delako feminismoaren oinarriak hankaz gora jarri zaizkit, erabat kontrakoak direla uste nuelako. Alegia, emakume batek bere kabuz pentsatzeko, eta egiteko eskubidea aldarrikatzen duen mugimendua dela.

Bideak leuntze aldera, Irantzurena kasu bakana dela pentsatu nahi dut, mesede txikia egiten diolako mundu osoan urteotan borrokatzen diarduen ezinbesteko mugimendu horri. Adei, errespetu, berdintze, babes ea antzekoek predikatuz dabiltzenen arteko batek ezin du haien izenean “nirekin edo nire kontra” katixima erabili modurik sektarioenean. Goenaga beraren hitzetan “Inkizizio gehiegi zentsuran eta jazarpenean sinesten ez duen inorentzat”.

Hainbesteko larria bilakatu daiteke Varela andrearen jazarpen hori, haren biktimak argitara duen berriaren ondoren parka-eske edo autokritikarik egingo ez balu. Edota zinez militatzen duen eta duela lau urte Senaturako zerrendan ipini zuen alderdi edo koalizioak beste hainbeste egingo ez balu. Bai kanpainetan bai egunero jardunean emakume edo berdintze aldeko bandera daraman talde batek ezin du utzi zigor sendo barik holako hanka sartze edo narratskeria bat. Eta holakorik izan dela ukatzen badute, hainbat eta latzago. Zinez, Irantzu eta haren alderdiak azalpenak edo ai-tzakiak emateko aukera aparta duzue. Egin ezazue, sinesten jarraitu nahi dugu!