eZKONTZA izan dugu asteburuan, katolikoa ez den beste erlijio batean. Ezezaguna zitzaigun eta jakinminez joan ginen. Kontua ez zen ezberdintasunak aurkitzen ari-tzea. Joan, ikusi eta ikastea, horixe zen borondatea, eta ezkongaiei beraiek aukeratutako bidean laguntzea.

Elizkizuna oso alaia egin zitzaigun, elizako argitasunari esker, ornamenturik gabeko apaindura lagun eta musika talde gazte baten zuzeneko emankizunak tarteko. Orain aldia zen garrantzitsua, ez hainbeste lehen aldia. Ez zen irakurgairik, ez kanturik (musika taldeak jotakoez gain), ez otoitzik izan. Artzainaren homilia bakarrik eta ezkongaien promesak elkarrekin egin beharreko bide berrirako.

Ez da erraza bikote harremanaz hitz egitea, ezkontzaz, ezkon bizi-tzaz? baina elizkizunetan, asteburukoan zein bestelakoetan, oro har, argi dago, horretarako joera egoten dela. Ezkon bizitzak nolakoa izan behar duen esateko ausardia, delako bizitza hori ereduzkoa balitz lez, bizitzeko modu bakarra balego bezala. Hori gutxi ez izanik, ezkontide bakoitzaren rolak zein izan behar duen esaten da edota bien arteko harremanean batak besteari zer eskaini behar dion. Bikote heterosexualen kasuan, rolak bereizi egiten dira eta emakumeari, gizona munduratu, gizona zaindu eta gizona gurtzearena egokitzen zaio, Mariarengandik hasita.

Gaur egungo emakumeok, oro har, elizetan sartzen garen bakoi-tzean pausu bat atzerago sentitzen gara gure fedea lantzen lagundu beharko liguketen elizen baitan. Ez gara ulertuak sentitzen, ez errespetatuak gure sentitzeko eta izateko moduan, gure eginkizunetan (ez baitira idatzita daudenak, guk egiten ditugunak baizik, idatzietatik bestelakoak), gure mundua ikusteko eta ulertzeko eran, guk gure familia aurrera atera-tzeko behar dugun babesean? ez dugu Mariarengan islatuta ikusten gure amatasuna eta gure emakume izatea? are gutxiago ezkontza eredua.

Elizek liburu santuak berrirakurri beharko dituzte eta berrinterpretatu, munduaren erdiak liburu lodikoteetan idatzitakoa beraiena ere badela sentituko badute, adibidez.