EUTANASIAren gaia irmo azaldu da izenburu edo hedabide ororen portada guztietan. Gizon batek bere emazteari urrats hori ematen lagundu izana, batzuentzako larria izan arren, hark eta beste askok anekdota bezala ikusten dugu. Duen garrantzitik hainbat harago, mundu guztiko gizartean barneratua dagoelako norberaren bizitzaz erabakitzea eskubidea behar lukela izan. Izan eta erabili ahal. Tristura sartzen zait hain oinarrizko edota beharrezko diren arau edo eskubideak, gero eta konfiantza gutxiago eskaintzen diguten politikarien esku egon beharrak. Ia ziur nago edozein ideologiatik harago hil ala biziko kontu hauek onarpen unibertsala merezi dutela eta, hildo beretik, abortoarena edo sexu joera.

Badirudi, dena den, eutanasiaren alderantzizko bidea edo nahaia dela norberarentzako aukeran ematen dena, luzaro bizitzea, alegia. Nahaiz gain bideetan asko aurreratu da. Beste zientzia denak bezala, medikuntzak ikaragarri egin du gora eta gizartearen batez bestekoaren hiltzeko adina herrialde batzuetan, gurea tarteko, 80 urtetik gorakoa da. Beste maila baten, lanerako eta produkziorako ere gizarte zaharra gara baina hori beste kontu bat da. Medikuntza zientzia bezala joan den heinean, hauek erabiltzen dituzten tartekoek ere, botikak kasurako, abiadura berean aurreratu dira. Ikaragarritik haratago doa haien vademekuma. Millaka eta milaka, lehen espezifiko deitzen genionak eta ahal den neurrian marka handiez gain merkeagotzeko kudeatzen dituzten generikoak.

Dagoeneko irudi arrunta deritzogu, atso/agure eta gazteagoak farmaziaetatik poltsa handi batez hornituz ateratzen ikustea. Haiek adinaren poderioz edozein gaitz dutelako eta gazteek gero eta gehiago sortzen diren gaixo kronikoak medio. Xahar eta gazteagoak, eutanasia asmotik landa, bizia luzatzeko irrika edo asmotan. Aspaldiko ardura edo kritika ezpezifiko naiz generiko askoren murrizketa da. Alegia, farmazietan botikak falta dira uneetan eta irudi hori bigarren edo hirugarren munduko herrialdeena da. Larria iruditzen zait Españan zein Euskal Herrian botikak faltatzea.