Síguenos en redes sociales:

Jai Alai

Aurrera, familia!

Asteburuko ihesaldia. Bi gau. Soilik bi, baina etxe osoa maletetan sartu behar da, badaezpada. Arropa freskorako, berorako, eurirako... Irteera prest dago: motxilak, ur botilak, fruta… Eta orduan: “Nik ez ditut txankleta hauek jantzi nahi!”. Drama. Negarra. Argi dago, Bakearen Nobel Saria ez da guretzat izango. Lortu dugu konponbidea: 35 gradu kalean eta nire alabak mendiko botak eta galtzerdiak aukeratu ditu. “Oso ondo, maitea. Horrela ez duzu hotzik pasako”. Kotxea betetzeko tetris saioa. Umeak barruan, ni izerditan. Eta nora goaz? Hemendik 70 kilometrora. Benetan, etxetik irtetea benetako oporraldiak merezi duen garaipena da.