Última hora
Borja Sémper anuncia que tiene cáncer
Jai Alai
Isiltasuna etxean
GARRASIRIK ez da entzuten. Isiltasun arraroa dago etxean... eta hortxe pizten da nire alarma. Zerbait gertatzen ari da. Ez dago zalantzarik. Gure alabak isilik daudenean, zerbait egiten ari dira. Eta ez, ez da puzzle bat. Ezta irakurketa saio bat ere. Isiltasunak txikien artean pintura, itsasgarria edo komuneko paper ugari esan nahi du. “Zer ari dira egiten?”, galdetzen diot neure buruari. Ohean daude? Ez. Logelan? Ez. Sukaldean… Bai, baina zergatik isilik? Sartu naiz eta han daude: biak aurpegia errotuladorez margotuta. “Ez da ezer, ama, artelana da!”. Etxean, zarata da bizitza; isiltasuna, amildegia.