Síguenos en redes sociales:

Ikerne

Ikerne

bORKELENETIK lekutan zeunden gure gaurko protagonistaren ametsak nerabe edo kasik ume zenetik. Tokitan, Lorentzo baserritarrak etxe bueltan artajorran edo piper eta tomate biltzeko asmoak. Doriren ametsa, bestalde, umea Deustuko edo Leioako unibertsitatera bidaltzean kokatzen dut. Batak ez besteak, amak ez aitak apenas asma zezeakeen Ikerne etxeko txikienaren zainetan odola ez ezik artista sena besterik ez zebillela; biho-tzetik atera, gorputzaren azken puntetaraino eta buelta. Etzen artista nahi izatea edo ametsa, horretarako jaio izanaren uste osoa baizik. Mundura ateratzeko nerabezarotik noiz aterako zain zegoen neskaren uste osoa. Horrela egin ere, 18 urte izan orduko, motxila itxurako fardela, gutxienarekin bete, eta Bartzelonara abiatuz, artea, eszenarako zerbait ikastea, jandaurrean bere onena ematen ikastea. Sena eta indarra beregan zuen eta horiek bideratzen ikastea ametsa.

Amestu eta egin. Dantza, antzeste eta abar ikasi eta harrezkero bere artea paseatu du Madrilen bezala Euska Herrian, telebista, antzoki naiz plazetan. Berdin dantzan, aktoresa edo kantari. Hor dira lekuko, besteak beste Goenkaleko sasoi luze bat, Bilbao Bilbao edo Caberet ikusgarriren bat. Antseztea zuen gustokoen edo, bere esanean, “gustoren sentiarazten” ziona. Eta Antzerkiari heldu zion sendo herrira bueltatzean. Dantza edota interpretazioa gazteenei irakasten eta, halako baten, helduentzako antzerki musikal bat asmatu, idatzi eta abian jarri. Eta gero beste bat. “Bihar beste egun bat izango da” filosofatuz zirrara eraginez eta “Bidaia Magikoa”, gero, lehenaz gain umore pixka bat sorraraziz. Egitura, testu eta koreografia osatuz; beti ere beste artista anitz bezain ikusgarria den Lore Miren Elorriagaren laguntzaz. Etxetik hurbileko gaia erabili nahi izan dut udararen azkeneko batean. Sendia aspalditik osatua izan arren, aspalditik ohiko edo modako jarri den legez -antzerkia ez den paperak jokatuz- Ikerne Goikoetxea ezkondu egingo delako mende erdiko adina ospatzeko; gizon baten ordez hirurekin, Andeka senarra, Markel eta Urko semeekin. Bejondeiala!