Apurka apurka
GETAFEREN aurka galduostean esan neban porrotguztiak ez dirala bardinak,batzuk beste batzukbaino mingarriagoak diralako.Garaipen guztiak be, ez dira bardinak,hiru puntuak beti garrantzitsuakizanda be, batzuk balioerantsia daukeelako aurkaria zelanmenderatu dan aztertuta. AthleticekSevillaren aurka lortutakogaraipenak garrantzi itzela dauka.Hiru puntuek arnasa hartzekoaukera emon deutso Marcelo Bielsarentaldeari, baina horregaz batera,jokalariek indartuta urten dabeMichelen taldeari irabazita. Zaleokbe pozik urten genduan SanMamestik gauza positibo asko ikusigenduzalako.
Athleticek ederto jokatu ebanSevillaren aurkako partiduaren zatihandi baten, Olympiquen aurkaegin eban moduan. Domekan ostera,zuri-gorriek asmatu egin ebenaurkariaren ate aurrean eta atzealdeaneguenean baino hobeto ibiliziran, lehen zatian batez be. Bigarrenean,ostera, denporaldi honetakomamuak agertu ziran barrirobe, Hernandez Hernandez epaileareneskutik. Herrera ganora barikkanporatu eta Sevillak gola sartuebanean laino baltzak nagusituziran San Mamesen. Valentziangertatutakoa gogoan, hondamendiaetorrela emoten eban. Katedrala,baina, ez da Mestalla eta Athleticzaleek hamaikagarren jokalariarenlana egin eben Negredo, Navas etaenparauen erasoari aurre egiteko.Taldea eta zaleriaren arteko lotureainoiz baino indartsuago dago.Athletic bizirik dago.
Kontuak kontu, apurka apurkataldea gero eta hobeto jokatzendabil. Garaipen bi lortu dauzerreskadan Liga txapelketan etabere betiko jokoa berreskuratzendabil. Hondino be zer hobetu egonarren -defenditzeko orduan batezbe- baikor egon gaitekez etorkizunaribegira.
Izen propio batzuk be aitatu gurakoneukez. Ander Herrera talderaitzuli danetik hasi da Athleticenerreakzinoa. Erasoko jokoarengiltzarria da eta bera zelaian dalaAnder Iturrasperen errendimenduabe nabarmen hobetzen da. Adurizekez eban golik sartu Sevillarenaurka baina barriro be onenetarikoaizan zan. Taldearen arimea da.Beste alde batetik, itzela benetanGorka Iraizozen lana eta ederra baitazaleriak eskaini eutson txalozaparradea. Taldearentzat ez da onaetenbako eztabaidea egotea atezainareninguruan. De Marcos etaSusaeta be aitatu gurako neukez. Ezdagoz sasoi betean, igaz lez. Edozelanbe lan ikaragarria egiten dabepartidu osoan zehar taldearen alde.Gauza positibo asko ikusi nebazanSevillaren aurkako partiduan.
Negatiboren bat be bai, eta protagonisteaIker Muniain izan zan.Txantreako mutila iparra galdutadabil. Nahastuta. Olympique etaSevillaren aurkako partiduetan erakutsidauen jarrerea onartuezinada. Europa Leagueko partiduaneztabaida sutsua euki eban AnderHerreragaz. Domekan, txartelgorria ikusteko zorian egon ostean,hau da, taldeari kalte itzela egitekozorian egon ostean, eztabaidan hasizan preferentziakoAthletic zale batzuekaz.Bide okerretik dabil IkerMuniain eta bateren batek esanegin beharko leuskio. Garbi edukibehar dau talde bateko kide dala etabere jarrereak kalte baino ezdeutsola egiten kolektiboari. Harrokerigitxiago, mesedez.
Santiago Bernabeun jokatuko dauAthleticek zapatuan, Herrera etaDe Marcos barik ganera. Zer guradozue esatea. Santiago Bernabeunbikain jokatuta be beti jazoten dazeozer, are gehiago Real MadrilBartzelonarengandik zortzi punturaegonda. Sentitzen dot baina ezdot ezer onik itxaroten.
Ez dot amaitu gura Athleticenemakumezkoen taldea zoriondubarik, Juan Luis Fuentesen neskakdenporaldi itzela egiten dabilz-eta.Harrobira begiratuta, Athleticekogazteek 4-0 irabazi eutsoen OsasunariLezaman. Datorren egueneangeure harrobiko jokalari onenakikusteko aukera bikaina dago SanMamesen, Athletic-Arsenal, Nextgentxapelketako partiduan. EtaBermeo lider hirugarren mailan.