Síguenos en redes sociales:

Ahal duenak egin daiala

Modako esaldia bihurtu dena erderaz. Aspaldi darabilgu euskaldunok, gurea, euskerea, babesteko. Bilbora 6 urtegaz erdera piperrik ulertu gabe, aitak ta amak Kirikiño ikastolan matrikulatu ninduten. 30 ikaskide ginen gelan eta ni arraroa, ikaskide guztien gurasok erdaldunak ziren, Lemoako Ainhoa eta igoal Beñat salbu... meritu handia eben danek, Euskerazko irakazkun-tzan egiteko apostua non eta Bilbon, 1980 ko hamarkadan euskareren aldeko ekintza politiko eta kultural argia zan eta. Asteburu honetan Kirikiño ikastolak antolatzen dau Ibilaldia, 50 urte ia ni eta nire haurtzaroko lagunak euskaraz eskolaratu ginela, kuadrila berbera ordutik, damurik ez. Gogoeta ederrak... Mertxe txikitako Arteako andereñoa, Santutxuko etxebizitza bloke baten azpiko solairuetan antolatutako klaseak... gaur egun zahar etxe bihurtutakoa por-tzierto... igoal bertara bueltan laster...

Zorionak Kirikiño Ikastola aurtengo Ibilaldia antolatzegatik baie batez be maisu ta maistta danei hainbat eta hainbat bilbotar azken 50 urtetan euskalduntzegatik eta euskerearen alde egindako lan ezkergagatik. Zuok konplidu dozue: orain gure txanda: ahal duenak egin daiala.