Coca Colak Israelgo estatu genozidarekin duen harremana argia da: frankizia bat eraiki zuen lur okupatuetan, hain zuzen ere Ataroten. Nirekin egongo zara,beraz, horrek azaleratzen duela marka estatubatuarrak okupazioa zuritu eta horri esker mozkinak irabazten dituela; jarduera horren kontran hainbat kanpaina martxan jarri dira enpresa estatubatuarri boikot egiteko. Protesta horien fruituak jasotzen ari dira, eta komunikabideek esan bezala, Coca Colako salmentek behera egin dute. Starbucksen aldetik, bere irabaziak Israeli zeharkako sostengua ematen dio,zeren eta horiek berriro inbertitzen diren Israelgo armadarentzako armak ekoizteko. Lehenengo adibidean bezala, Starbucksen kontrako kanpaina abian jarri zen 2023an, eta,zorionez, arrakastatsua izan da , galerei erreparatuz gero: orotara, 400 establezimendu itxi behar izan ditu Starbucksek.Ez daukat dudarik bi adibide horietaz jakinaren gainean zaudela; nolanahi ere, zuk jakitea nahi dut badaudela bestelako adibideak zeinek zuritu eta hauspotzen baitituzte komunikabideen lerroburuetan azaltzen ez diren 2. mailako beste okupazio batzuk-Mendebal Saharakoa, adibidez-. Badira 50 urte Marokoko estatu genozidak Mendebal Saharako okupazioa gauzatu zuela; horren ondorioz, marokiarrek gaur egun Saharako baliabide naturalak lapurtu eta ustiatzen ditu, besteak beste, arrantza. Adibide jartzearren: zuk jaten duzun olagarroren % 3k besterik ez dator Galizatik. Hau da,eskaera hain handia da, ezen Galizak ez baitu produktu hori hornitzerik;hori dela eta, Mendebal Saharako olagarrora jotzen dute, baina argi gera dadila: olagarro horren erauzketak estatu genozida baten jarduera zuritzen du.Hori horrela barregarria, penagarria eta deigarria iruditzen zait ikustea Coca Cola edota Starbuckesen kontrako boikotak egiten dituzten batzuk, baina olagarroa mauka-mauka jaten dute -gainera, zapi palestinarra jantzita-. Genozidak kanpora eta okupaziorik ez inon!!Gora herriak, baina guztiak!!!
- Multimedia
- Servicios
- Participación