Guztiongatik ezaguna da Euskal Herrian dekoguzala munduko jatetxerik onenak, eta euren sukaldatzeko moduez gozatzea izan da beti gure helburua. Hala ere, nahiz eta askotan idatzi, nire lagunek eta nik ezin izan dogu inoiz Etxebarri Erretegian bazkaldu. Aste honetan Deiak bere web orrialdean argitaratu dau, Bilbon ospatu den Europa League-ko finala dala eta, UEFA-ko hainbat goi-karguk Etxebarri Erretegian bazkaltzeko aukera izan dabela; beste batzuen artean Luis Figo futbol jokalari oiha.
Zelan lortu dabe? Gure diruak euren dirua baino balio gitxiago deko?
Ez dot euren erantzunik espero, baina gitxienez eskertuko neuke erreserba egiteko bialdu doguzan hainbat eta hainbat posta elektroniko horietara erantzutea, ezezkoa esateko bada ere.
On egin Luis Figo eta UEFAko kide guztiak!