2020. Espainian hauteskundeak egin dira eta nahiz eta ezkerrak irabazi izana, 1936an, gerra zibilaren atarian gertatu zen bezalaxe tentsioa nabarmena da. Alderdi faxistaren hazkunde nabarmenak arrano inperialaren hegoak eman dizkio Vox-i. Egun, Europako joerari jarraituz erradikalagoa den eskumak gutxigatik galdu du agintea eta horrek ezinegona areagotu du. Kataluniak independen-tzia lortu nahiak, eta gertatzen ari den krisi astunak ez dio egoerari mesederik egin. Irakasle ederra da bizitza, baina argi dago gu ez garela ikasle onak. Horren isla dugu, Espainiar estatuan 3,6 milioi ikaslek bizitzaren klase partikularretan izena eman behar izatea aurten. Hain zuzen ere, duela 45 urte bertan behera utzitako ikasgaia errepika-tzeko asmoz. Zenbait alderdi debekatzearen alde eta telebista autonomikoen zein beste hainbat komunikabideen kontra dagoen alderdia defendatuz. Bitxia deritzot erromatar agurra gauzatzea haien garunaren eginkizun bakarra izateari. Izan ere, buru gabeko oilo hauek haien aberkideak, eta baita bere burua ere, arriskuan jartzen dute haien ekintzak birritan ez pentsa-tzeagatik. Ez dut uste, bada, gobernuarekin nazka eginda egoteak eta arriba España leloa diskurtso eta proposamen guztien atzean entzuteagatik alderdi faxista baten alde jartzeko aitzakia denik. Faxismoak boterea lortuko balu, gure arbasoek odolez ordaindu zituzten eskubideak, odola medio kenduko lizkigute. Emakumezkoen zein talde marjinatuen eskubideak eta adierazpen-askatasunak ondorio txarrenak pairatuko zituztenen artean egonda. Niri behintzat lotsa emango lidake nire aurrekoen lana horrela zapuzteak. Karl Popperrek zioen bezala: “Tolerantziaren izenean, intolerantzia onartezina bilakatu behar dugu”.NOTA DE REDACCIÓN. Las cartas no deben superar los 500 caracteres y deben estar identificadas. DEIA se reserva el derecho a la edición de las mismas.