Erredakzio-Mahaia

Abolizionismoaren gakoa

24.10.2021 | 01:06
Abolizionismoaren gakoa

Bilboko udaltzabar baten hartu nuen prostituzioaren inguruko eztabaidaren konplexutasunaren kontzientzia. Udal baten eskumenetik kanpo zegoen auzi horretan bere burua ezkerrekotzat zuten alderdien arteko desadostasunak agerian gelditu ziren. Ez dira urte asko pasa 2017 hartatik, baina abolizionismoa bere bidea urratzen joan da, inguruko herrialdeetan hitzartu diren arautegien lagun-tzaz eta feminismoaren auspoaz sentsibilitateak astinduz. Azken horien artean zenbatzen naiz Amelia Tiganus emakumeen salerosketaren biktima ohia eta Rosa Cobo teorialari, ikertzaile eta aktibista elkarrizketatzeko ohorea izan ondoren. Lehenak, sutsuki defendatzen zuen prostituzioan jarduten duten emakumeen gehiengo handi bat sexualki esplotatua izateko engainatua izan dela. Bigarrenak, prostituzioa bere gorputza baino ez duten emakumeentzako bizirauteko modu bat dela zioen, inolaz ere ogibide bat. Bere azken kongresuan PSOEk prostituzioaren abolizioa bultzatzeko asmoa azaleratu du, Frantziak duela bost urte abiarazitako eredua jarraituz. Haien legeak, bezeroei isunak jarri eta proxenetak jazar-tzeaz gain, ebakuazio-bide bat eskaintzen die prostituzioan aritu diren emakumeei zerotik has daitezen. Kontua da egoera horretan dauden 40.000 emakumetik 161ek bakarrik burutu dutela bi urteko programa. Gertuko esperientzia ikusirik, Espainiar gobernuak oharrak hartu beharko lituzke: konpromiso abolizionista berau sostengatzeko medioekin baino ez da eraginkorra izango.

Blogs de Deia
Foros Deia
noticias de deia