Gaur botoa ematera joan gara asko. Enparauek nazka tolerantzia maila oso baxu dutenez, ez dira ikastetxeetatik agertuko ere, politika faltsukeriaren ikonoa iruditzen zaielako, eta izan dugun edota izaten ari garen pandemiaren erruz, jende asko itota bizi delako.

Hauek ez dira hauteskunde arruntak, boto-kanpainak ere ez dira arruntak izan. Pandemia batek dena irentsi du eta horren ondorioz, osasun logistika faltagatik edota gardentasunaren arrazoiengatik erabat ezberdinak izango dira sasoi honetakoak.

Zer gertatuko da? Abstentzioa handituko da? Betikoek irabaziko dute? Herritarren zigorra jasoko dute gobernariek? Frantzian izan dira azkenak duela gutxi, eta espero ez zenak garrantzia hartu du. Orain, Euskal Herrian ditugu, bai eta Galizian ere. Guztiok egiten dugun galdera da: zein puntutaraino izango du erabateko eragina bizi ari garen pandemia honek?

Posta bidezko botoaren aldeko kanpaina egin da, gaixotasunaren erasoen beldurrez. Baina hain nekagarria den metodo hori erraztu egin da benetan eraginkorra izan dadin? Herri txikietan ere posible izango da horrelakorik egitea ? Kanpoan bizi direnek berme hori izango dute? Baliteke Covik-19k galtzaile bat sortzea eta horixe demokrazia bera izan daiteke.

Izan ere, egun horretan botoa ematera bagoaz, desinfekzio maila altua egongo beharko da pandemiak ekarritako protokolo sanitario zorrotzak aplikatuz. Bestelako neurriak ere ezarriko dira, hala nola, maskarak, plastikozko pantailak mahaiko partaideak babesteko eta beste antzeko batzuk.

Gaur, jende guztiak, modu librean, botoa eman behar du, pandemiaren mehatxua guztion artean desagerrarazteko, faxismoari EZ esateko, eta benetako demokrazia aldarrikatzeko.