Malum Rex, Petritegiren 'sagar bar' berriak, Repsolen 'Solete' bat irabazi du
2024 urte emankorra izan da Petritegirentzat. Izan ere, maiatzean ireki zituen ateak Astigarragan bere proposamen berriak, Malum Rex, sagar bar berritzaileak, eta dagoeneko mundu gastronomikoan edaritegiei eskaintzen zaien aitortzarik garrantzitsuenetakoa jaso berri du: Repsol gidaren “Solete” bat.
Malum Rex-ek esperientzia berri bat proposatzen du, botilan, latan, eta txorrotan zerbitzatutako estilo eta jatorri ezberdinetako sagardo eskaintza zabalarekin (40 erreferentzia inguru): sagardo naturalak, sagardo apardunak, pét-nat estiloko sagardoak, izotzezkoak, destilatuak, cider-ak, alkoholik gabekoak...
Baina Malum Rex sagardoa baino gehiago da eta bertako produktuan oinarritzen den kartaren eskutik, haragijale zein beganoentzako proposamen gastronomiko paregabea eskaintzen du. Hori gutxi balitz, zuzeneko musika saioak, katak, uztartze edo maridajeak, azokak, eta bestelako ekitaldiak antolatu ohi ditu hilero. Adi, beraz, Astigarrako lehen sagar bar honek datozen asteetan esku artean duenari. Gehiago jakin nahi izanez gero: www.malumrex.eus.
Temas
Más en Gastronomía
-
Recetas de verano: mini tortitas de arándanos, un desayuno saludable y saciante
-
La ciencia desmiente que "un vaso de vino al día es bueno para la salud"
-
Los tres alimentos que debes evitar en tus cenas veraniegas: incompatibles con el calor
-
Las originales propuestas de los nuevos rostros de la cocina vasca