bihar ospatuko da Parisen futbolzaleentzako urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat. Izan ere, France Football aldizkariak FIFA Ballon d’or gala ospatuko du, non urteko jokalari onenak bere denboraldi bikaina ospatzeko saria jasoko duen. Baina aurtengo edizioak berezitasun partikular bat izango du, izan ere, futbolean adituak diren komunikabideen arabera, Cristiano Ronaldo eta Leo Messi ez dira sarituak izango. 2008tik, eurek izan dira urrezko baloiaren jaun ta jabe, eta aurtengoan, haien hegemonia hurrengo belaunaldiei pasako diete. Hortaz, etorkizuneko jokalariei erreleboa emateko ordua ailegatu dela ondorioztatu daiteke.

Kaká izan zen Ronaldo-Messi binominoaren aurretik irabazi zuen azken jokalaria, eta oraingoan, apustuen gehiengoaren arabera, Luka Modric Real Madrileko jokalari kroaziarra izango da garaile. Nahiz eta 2018-2019 denboraldiko lehenengo txanpa, bere talderen antzera nahiko eskas hasi, itzela izan zen aurretik lortu zuena. Bere klubarekin, UEFA Champions Leaguea irabazi zuen hirugarren aldiz jarraian, eta udan Errusian ospatutako Munduko Txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen bere selekzioarekin. Bi lorpenetan berebiziko papera jokatu zuen Modricek, izan ere, bera izan zen talde eta selekzioko jokoaren zuzendari nagusia. Eta horregatik izendatu zuten Munduko Txapelketako jokalari onena. Ziurrenik, aurreko urtean egindako ezfortsu fisikoak eragin handia izan duela kroaziarraren errendimenduaren jeitsieran. 33 urterekin, kasik minutu guztiak jokatu zituen txapelketa guztietan.

Baina Modricez gain, hainbat dira hurrengo urteetako Urrezko Baloia irabazteko hautagai gazteak. Antoine Griezmann izan da, kroaziarrarekin batera, saria irabazteko faboritoetan nagusi. Bere denboraldi itzela Munduko Txapelketa irabazita bukatu zuen. Eta lehiaketako golegile nagusia izanda borobildu zuen. Gainera, Atletico Madrilekin oso denboraldi ona egin zuen liga txapelketan, eta UEFA Europa Leaguea irabaztea lortu zuen Marseillako Olympiquen aurka. Benetan urte borobila Zubietako zelaietan hazitako aurrelariarena. Gainera, hainbat urtetan zehar erakutsi du bere kalitatea Griezmannek. Bere taldearen arrakastaren protagonista nagusienetakoa bilakatu da Jan Oblakek eta Diego Godinek bere bizkarra gorde duten bitartean.

Hauetaz gain, Messi eta Ronaldoren erregetza kolokan jarri duten jokalari ugari egon dira. Neymar Junir jokalari brasildarra esate baterako. 2017ko udan, historiako fitxaketa garestienaren protagonista bilakatu zen, izan ere, Paris Saint-Germain talde frantziarrak 222 milioi euro ordaindu zizkion Bartzelonari. Erakutsitako bertikaltasunak eta talentuak bere ibilibidean zehar Urrezko Baloien bat irabazi dezakeela dio. Aurreko denboraldian lesio larri baten ondorioz ezin izan zuen bere joko onena erakusteko kapaz izan, baina aurtengo denboraldia oso modu onean hasi du. Hamalau gol daramatza jada eta bere taldea oso ondo hasi da Thomas Tuchel entrenatzailearen eskutik.

Mbappéren trebezia Badago brasildarraren taldekide berezi bat, lehenengo mailan debutatu zuenetik futbolzaleen miresmena esnatu duena. Kylian Mbappé jokalari frantsesa da berau. Champions Leagueko finalerdietara ailegatu zen Monacoko izarrak, Europako talde handien arreta piztuz, eta hurrengo udan Paris Saint-Germainek 180 milioi euro ordaindu zituen beregatik. Eguneko futbol panoramako jokalari bizkorrenetakoa da Mbappé, eta bere arintasunaz gain, oso trebea da. Bere taldearekin utzi zituen sentsazio positiboak Munduko Txapelketan berretsi zituen, jokalari onenen artean bere izena kokatuz. Frantziako selekzioaren garaipenean berebiziko papera jokatu zuen aurrelariak. Argentinaren kontra partida ederra egin zuen eta bi gol sartu.

Ezinezkoa da etorkizuna aurreikustea, baina ziur Cristiano Ronaldo eta Leo Messiren atzetik datorren belaunaldiak poztasun asko emango dizkiela futbolzaleei. Zalantza izpirik gabe, bi izarrek hamar urtetan zehar izan duten eztabaidak onura ekarri dio futbolari. Nahiz eta aurtengo edizioan Urrezko Baloia irabazteko kinieletan ez agertu, euren errendimenduak bikaina izaten jarraitzen du. Ronaldo ederki moldatu da italiako futbolera eta Messik bere betiko maila mantendu da. Nork daki, agian hurrengo urteetan ere beste bakarkako sariren bat lor dezaketen...