Unibertsitateetan prestatzen ari diren gazteak gizartearen etorkizuna dira. Mondragon Unibertsitateko errektore gisa hamarkada bat bete eta bi hilabete baino gutxiagora, Vicente Atxak lehen pertsonan bizi izan ditu hezkuntza-sistemaren bilakaera eta hartzen ari den norabidea. Horregatik, ondo baino hobeto daki zein den unibertsitate-sistema hartzen ari den bidea, ikasleek eskatzen dutena kontuan hartuta. 

Ikasleen ikaskuntza prozesua eraldatu eta berritzerako, Mondragon Unibertsitatea kolektiboaren konbentzimenduan oinarritzen dela eta ez irakasle bakoitzaren indibidualtasunean. “Konbentzimendu kolektibo horretan, gure misioan islatu dugu etorkizunera begira izan nahi duguna: Enpresatik hurbil dagoen unibertsitate berritzailea, nazioartean erreferente dena, non ikaskuntza esperientzia pertsonalizatua jaso daiteken, gizarte garapen jasangarria sustatuz”, adierazten du Mondragon Unibertsitateko errektorea.

Gizartea gero eta azkarrago aldatzen ari den errealitatea da, teknologiak gero eta denbora gutxiago behar du ezartzeko, eta informazioa gero eta hurbilago dago guztiengandik.

Horretalako, berritailea izateak hezkuntzaren eremuan, eskatzen du "hezkuntza-ereduaren ezaugarri bereizgarriak hobetzea: orientazio praktikoa, dualtasuna, pertsona erdigunean jartzea eta etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua titulazio eta metodologia berrietan”.

Aurrerapen berritzaile horrekin jarraitzeko, ikasleek zeregin garrantzitsua dute. “Unibertsitateko ikasleek, batez ere, pertsona gisa aurrera egiten eta profesionalki prestatzen lagunduko dien ikaskuntza-esperientzia bat bilatzen dute. Eta alde horretatik, gure ibilbide-orria gardena da, ikaskuntza-esperientzia eraldatzaile bat eskaini nahi diegu”, azpimarratzen du.

“Berrikuntzak egin behar dira eta ez du katebegi bakar batek ere huts egin behar”

Vicente Atxa - Mondragon Unibertsitateko errektorea

Mondragon Unibertsitearen asmoa da 2028an beraien ikasleen % 50ak prestakuntza dualeko esperientzia bikaina izatea eta % 70ak graduatu aurretik nazioarteko esperientzia izatea. “Berrikuntzak egin behar dira eta ez du katebegi bakar batek ere huts egin behar, gure ikasleek bakoitzaren onena garatu ahal izateko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko profesionalki zein pertsonalki prestatuta egoteko”, gehitu du Mondragon Unibertsitatearen errektorea.

Pandemia dena aldatu du

Horrexegatik azpimarratzen du berrikuntzak egin behar dira oso garrantzituak delako. Unibertsitatearen ikasleen onena lortzeko.

2020ren pandemia dena aldatu du. “Agerian utzi zuen presentzialtasunaren garrantzia, ikasleek aurrez aurreko ikaskuntza-esperientziak izan nahi dituztela, baina argi dutela aldi berean, unibertsitate-campusetara etortzearen helburua talde-lana, hainbat pertsonaren presentzia eta abar eskatzen dituen jarduerak egitea dela; hau da, ez dutela campusetara entzutera soilik etorri nahi”.

Eraldaketa digitala inoiz amaitzen ez den hobekuntza-bidea da. Azken urteetan bizkortzen ari da eta horrek aldaketa kulturala eskatzen du. Horren adibide da Adimen Artifizialar, garatzeko etorri da eta unibertsitatean ere egin du. “Etorkizunean pertsona guztiok erabiliko dugun tresna izango da, baita unibertsitateak ere.

Gainera, erantzukizun bikoitza izango dugu unibertsitatean: adimen artifiziala erabiltzea eta aldi berean, adimen artifizial hori behar bezala erabiltzeko, pertsonak prestatzea. Baikorra naiz eta onerako datorrela uste dut”, azaltzen du.

Zentzu honetan, “tresnak zabaltzeaz gain, pertsonak, kultura, antolaketa eta gobernantza, espacio digitalertanz aldatzea ere bilatzen dugu. Eta horrek ekintza asko eskatzen ditu: IKTen gobernantza berri bat, prozesuak diseinu digital batetik eraldatzea, adimen artifizialeko teknologiak zabaltzea ikaskuntza-esperientzian eta kudeaketan, gaitasun digitaletan pertsonak prestatzea, eta nola ez, zibersegurtasunaren kudeaketa eta datuen babesa indartzea”.

Mondragon Unibertsitatearen ibilbide-orriak hainbat erronka ditu: digitalizazioa, bikaintasuna ikerkuntzan eta transferentzian, profesionalentzako prestakuntza, enpresekiko harremanak, nazioartekotzea, etab.

“Horietan guztietan, berrikuntza-estrategiak integratzen dira, baina nire ustez, garrantzitsuena da, hobekuntza-espiritu hori, berritzeko beharra izatearen uste hori, kolektibo gisa izatea. Eta behar horrek eramaten gaitu iragana ebaluatzera, oraina aztertzera eta etorkizuna irudikatzen saiatzera”.

Galderak

“Gure gazteak hobeto prestatu nahi ditugu, gazteen talentua maximizatu nahi dugu, gazte bakoitzarena, hori espero dute guztiek, eta nola ez, haien familiek. Uste dut zientzia nahikoa aldatu dela hezkuntza ereduetan berritzen jarrai dezagun. Uste dut galdera hauek egin behar dizkiogula geure buruari: Zein eraginkortasun du 40 ikasle eskola magistral bat entzuteko elkartzeak? Norainoko garrantzia du ikasketa kolektiboak banakakoaren aurrean? Ebaluazio-metodoak egokiak al dira bizi dugun informazioarenarorako?”, azpimarratzen du MondragonUnibertsitateko errektorea, Vicente Atxa.