BILBO. Euskal Autonomia Erkidegoak % 0,3ko hazkundea izan du 2019ko lehenengo zazpi hilabeteetan industri-produkzioan. Hala ere, uztailean % 2ko jaitsiera jasan zuen, % 2,1eko murrizketa sufrituz iazko datuekin alderatuta, Eustaten datuen arabera.

2019ko uztaileko indizearen bilakaerak, 2018ko uztailekoaren aldean, emaitza ezberdinak dakartza sektore industrial handietan. Energia % 8,5 igo da, baina Bitarteko Ondasunak % 4 ,0 jaitsi dira, Ekipoko Ondasunak % 2,2 murriztu dira eta Kontsumoko Ondasunak, oro har, % 3,5 jaitsi dira. Horien barnean, Iraunkorrak % 8,0 gutxitu dira eta Ez-iraunkorrak % 2,4.

2019ko uztaileko hil arteko aldakuntza, 2019ko ekainekoaren aldean, oso bestelakoa izan da industri talde handietan. Energia % 1,9 igo da, baina Ekipoko Ondasunak % 3,3 jaitsi dira eta Bitarteko Ondasunak % 1,2 murriztu dira. Kontsumoko Ondasunak, guztira, % 2,5 jaitsi dira, zeren Iraunkorrak % 10,9 jaitsi diren eta Ez-iraunkorrak, nahiz eta horiek ere jaitsi diren, neurri apalagoan (-%0,5).

Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkundeak 2019ko uztailean, urte artean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, % 26,8ko hazkundearekin, eta Material eta ekipo elektrikoa, % 3,8koarekin.

Alderantzizko zentzuan, jaitsierarik handienak, sektore hauetan: Kautxu eta plastikoak, % 5,9 jaitsi direnak urte artean; Metalurgia eta produktu metalikoak, % 4,3 jaitsi direnak; eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak, % 2,7ko murrizketarekin.

Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen uztaileko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Gipuzkoan % 3,4 murriztu da, % 2,0 Araban eta % 0,6 Bizkaian.