BILBO. Euskal Autonomia Erkidegoko apartamentu turistikoek igoera izan dute pasaden hilean, uztailean; konkretuki %1,2koa. Gipuzkoan %7,6 igo zen, Bizkaian %3,9 jaitsi eta Araban %0,3.

2019ko uztailean 10.944 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko apartamentu turistikoetan, %2,5eko gehikuntza. Bidaiari-sarrerak %10,9 gehitu dira Bizkaian eta %9,9 Gipuzkoan, baina %32,2 jaitsi dira Araban.

Batez besteko egonaldia, uztailean, 3,62 egunekoa izan da, 2018ko uztailean 3,67 zelarik. Araban iazko 4,44 egunetik aurtengo uztaileko 6,53ra luzatu da; Bizkaian 3,40tik 2,94ra laburtu da; Gipuzkoan 3,60tik 3,53ra laburtu da.

2019ko uztaileko turista-balantzea: turista-sarrerak %1,3 igo dira; Gipuzkoa nabarmentzen da, %4,8ko hazkundearekin

Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera, 360.497 sarrera erregistratu dira 2019ko uztailean, %1,3ko gehikuntza dena aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian Euskal AEko sarrera guztien %46,5 kontzentratzen dira, eta sarreren batura %1,1 gehitu da. Gipuzkoan erkidegoko sarreren %39,3 daude, %4,8ko gehikuntzarekin. Arabak Euskal AEko sarreren %14,3 ditu, eta %7,8 jaitsi dira.

Gaualdiek, establezimendu turistiko hartzaileen orotarakoan, %3,7 egin dute gora, hala nola lurraldeetako bakoitzean: %5,8 Gipuzkoan, %2,1 Bizkaian, %1,9 Araban.

2019ko udako bi hilabeteetako (ekaina eta uztaila) balantzea Euskal AEn itxi da 684.125 turistaren etorrerarekin, iaz baino 17.448 gehiago, %2,6 gehiago. Lurraldeka, hazkunderik handiena izan da Gipuzkoan, 19.337 sarrera gehiagorekin, %7,4ko igoera. Bizkaian ere positiboa izan da balantzea, 3.631 sarrera gehiagorekin bi hiletan, %1,2 gehiago. Araban, aldiz, murriztu dira bidaiarien sarrerak 5.520tan, zeinek ekarri duen %5,8 gutxiago 2018ko ekainean eta uztailean baino.

Gaualdiak, bestalde, 1.445.065 izan dira, %4,5 gehiago 2018ko ekainean eta uztailean baino, 62.206 gaualdi gehiago orotara. Hiru lurraldeetan egin da aurrera. Gipuzkoak du lidergoa 46.758 gaualdi gehiagorekin (%8); ondoren Bizkaia dator, %2,5ko hazkundearekin, 15.160 gaualdi gehiago; azkenik, Araba, 288 gaualdi gehiagorekin, %0,2ko igoera.