arrantzaldiaren azken txanpa

Hegaluzearen arrantzaldia azken txanpan sartu da kuotaren %79a harrapatuta

Ontzi guztiak itsasoan daude oraindik eta 3.500 tona geratzen zaizkie arrantzatzeko sectoreari

09.02.2020 | 12:34
3.500 tona hegaluze geratzen zaizkio arrantzaleei.Argazkia: R. Basaldua

Ontzi guztiak itsasoan daude oraindik eta 3.500 tona geratzen zaizkie arrantzatzeko sectoreari

bermeo - Aurtengo hegaluzearen arrantzaldia azken txanpan sartuta dago. Kantauriko baxura flotak 16.620 tona harrapatzeko aukera dauka 2019 urtean eta Espainiako gobernuko arrantza eta nekazaritza ministerioak emandako azken datuen arabera kuotaren %78a baino gehiago harrapatuta dago dagoeneko. Horren arabera, 3.500 tona hegaluze geratzen zaizkio arrantza-tzeko sektoreari. Arrantzaldia ekainean hasi zenetik harrapaketa erritmoa oso altua izan da, aurreko urteko kanpainan gertatu zen bezala, eta astero 800-1.000 tona inguru sartu dira Kantauriko portuetan. Hortaz, datu hauen guztien arabera hegaluzearen kanpainari ez zaio askorik geratzen.

Ez da erraza aurreikustea zenbat egun beharko dituen baxura flotak kuota osoa harrapatzeko. Izan ere, arrantzaldia azken txanpan sartuta dagoela jakinda, inork ez du egunik galdu nahi eta ontzi guztiak itsasoan daude lanean. Ondorioz, azken egunetan oso hegaluze gutxi sartu da Kantauriko portuetan baina arrain asko itxaroten da abuztuko azken aste bietarako, egun itsasoan dauden ontziek lehorrerako bidea har-tzen dutenerako. Kontuak kontu, litekeena da iraileko lehen asterako amaituta egotea 2019ko hegaluzearen arrantzaldia.

Urteko kanpainarik garrantzitsuena da hegaluzearena euskal arran-tzaleentzat, antxoaren arrantzaldiarekin batera. Normalean, baxurako ontziak ekainean ekiten zioten hegaluzea harrapatzeari eta urrira arte jarduten zuten, arrain sardak Kantauritik desagertzen ziren arte. Ez zegoen inolako arazorik kuotarekin. Azken urteetan, baina, Espainiako gobernuko arrantza eta nekazaritza ministerioak zarratu egin behar izan du arrantzaldia urteko kuota agortu ostean. 2017 urtean urriaren hasieran itxi zuten kanpaina baina aurreko urtean, 2018an, abuztuaren 23rako ontziek utzi egin behar izan zioten hegaluzea harrapatzeari. "Aurtengo kanpaina iazkoaren bidetik doa. Harrapaketak onak izan dira hasiera hasieratik eta badakigu kuotaren zatirik handiena harrapatuta dagoela. Ez dakigu zenbat egun edo aste beharko ditugun kuota osoa agortzeko baina garbi daukagu ez dela luze joango" adierazi dute Bizkaiko kofradietatik. "Alde batetik -diote- guretzat albiste ona da hegaluze asko egotea itsasoan eta harrapaketa handiak lortzea. Kontua da, hegaluzearen arrantzaldia horren goiz zarratuta, ontzi asko portuan lotuta geratu beharko direla datorren urtera arte, zer arrantzatu ez dutelako".

Atlantikoko Atuna Zaintzeko Nazioarteko Batzordeak 36.000 tonako harrapaketa topea ezarri zuen hegaluzearentzat 2019 urterako, aurreko urterako baino %10 gehiago, biologoek egindako ikerketen arabera stockaren egoera ona delako. Ondorioz, Espainiako banderapean arrantzan egiten duten ontziek aurreko urtean baino 1.500 tona gehiago harrapatzeko aukera dute. Nolanahi ere, kuota handitu arren, harrapaketak ugariak izan dira eta laster amaituko da arrantzaldia.

Aurreko urtean 8.500 tona hegaluze saldu ziren Bizkaia eta Gipuzkoako portuetan. Arrainak enkantean izandako batazbesteko prezioa 3.62 eurokoa izan zen eta produktuaren balioa 30,5 milioi eurora iritsi zen. Getarian sartu zen kopururik handiena, 3.900 tona, Hondarribian 2.900 tn eta 787 tn Ondarroan.

Bokarta harrapatzeko debekua

Beste alde batetik, bokartaren arran-tzaldia itxita geratuko da gaur gaueko 12etatik aurrera Espainiako arrantza eta nekazaritza ministerioak jakitera eman duenez. Antxoaren urteko kuota bitan banatuta dago. Lehenengo seihilekoan zatirik handiena harrapatzen da, martxoa eta ekaina bitartean, eta zati txiki bat uzten da bigarren seihilekorako. Aurten, kuotaren %15a utzi du Espainiako gobernuak uztailetik aurrera harrapatzeko. Gainera, eguneko harrapaketa topeak jaitsi egin zituen Madridek, arrantzaldia ahalik eta gehien luzatzeko. Nolanahi ere, bokarta asko dago Kantauri itsasoan eta inguraketa sarearekin antxoatan ari diren ontziak -gehienak hegaluzetan ari dira- gutxi batzuk izan arren hile eta erdi nahiko izan dute bigarren seihilerako kuota agortzeko. Kontuak kontu, gauerditik aurrera debekatuta geratuko da antxoa harrapatzea Kantauri itsasoan. Beraz, urtea amaitu arte gure merkatuetan aurkituko dugun bokarta ez da bertokoa izango, beste itsaso ba-tzuetatik ekarritakoa baino.

2018ko antxoaren arrantzaldia oparoa izan da euskal arrantzaleentzat. Guztira, 12.577 tona sartu dira Gipuzkoa eta Bizkaiko portuetan kanpaina hasi zenetik martxoaren 1ean. Arrainaren batazbesteko prezioa 1.28 eurokoa izan da eta bere balioa 16,1 milioi eurokoa. Aurreko urtean bezala, Ondarroako kofradiak jaso zuen kopururik handiena, Euskadin jasotako guztiaren %55a, 6.900 tona hain zuzen ere. 2.400 tona saldu ziren Getariako kofradian eta 2.000 Hondarribiakoan. Espainiako gobernuak zarratu egin zuen arran-tzaldia ekainaren 4ean, urteko lehen seihilerako kuota agortu ostean.

Azti ikerketa zentroak Juvena kanpainari hasiera emango dio datorren hilean. Bertako biologoek urtero bi bider ikertzen dute antxoaren populazioa. Udaberrian Bioman kanpaina egiten dute 1987tik. Maia-tzean Bizkaiko Golkoko eta Kantauri itsasoko hainbat leku arakatzen dituzte bokartak ipinitako arrautzak jaso eta itsasoan dagoen biomasaren bolumena zehazteko. Aurten egindako ikerketaren emaitzen arabera, 190.000 tona bokarta zegoen itsasoan. Horrek esan nahi du antxoaren populazioaren osasuna oso ona dela Kantauri itsasoan. Izan ere, Bioman kanpaina egiten denetik, 1987tik, bigarren kopururik altuena izan da aurten zenbatutakoa.

Udaberrian itsasoan zeuden arrautzetatik jaio eta bizirik irauten duten antxoa gazteak zenbatzea da Juvena ikerketaren helburua. Aztik urtero egiten dituen kanpaina bi hauen emaitzak oso garrantzitsuak dira antxoaren nazioarteko ebaluazioa egiteko eta ondorioz, hurrengo urterako gehienezko harrapaketa kopurua zehazteko.

noticias de deia