Kutxabankek app berria sortu du mugikorrarekin gastuak partekatu eta unean ordaintzeko
Aplikazioa erabiltzen oso erraza da, online erabat doan lortu daiteke, eta ez da beharrezkoa txartel eta bestelako konturik kontratatzea
BILBO. Duen izaera berritzaile eta teknologikoarengatik, belaunaldi berriek duten bizimoduarekin bat-egiteko, berrikuntza nabarmenetakoa patrikako telefonoetarako app berria da, ‘appatxas’ izenekoa. Aplikazio berri hau erabiltzen oso erraza da, eta bere abantaila nagusia da gastuak partekatzeko eta unean bertan ordainketak egiteko aukera ematen duela, konfiantza osoarekin, Kutxabanken eta bere Online Bankaren babesa baititu. %100 online da eta izen-ematea oso era azkarrean eta doan egin daiteke, zuzenean mugikorretik bertatik, erakundeko bulego batera joan beharrik gabe.
Appatxas-en bitartez, gastuak zenbaitzuren artean partekatu egin behar diren egoerei berehalako erantzuna eman ahal zaie, eta ez gazteen aldetik soilik: hainbat lagunen artean oparia erosi, ‘botea ipini’, koadrilla osoak nekazalturismoko etxe bat alokatu edota familiarteko bazkari batean dirua bildu, otordua sendiko batek bere txartelarekin ordaindu duelako. Horrelako egoerei eta beste hainbati erantzuna emateko hainbat aukera eskaintzen ditu.
Kutxabanken aplikazio berria beste lagun bati ordainketa zehatzak egiteko ere erabili daiteke, hala nola adiskide batek maileguan eman zizun diru hori itzultzeko. Diru-sarrera mugikorretik mugikorrera egiten da, lagun biak appatxasen izena emanda badaude, eta ez da beharrezkoa kontu baten hogei zenbakiak sartzea. Nahikoa da dirua jasoko duen pertsonaren zenbakia telefonoko harremanen agendan edukitzea.
Zalantzarik gabe bere abantaila nagusia erreztasuna da: nahikoa da app hau kontu batekin lotzea, online Bankako kode berbera du eta izen-ematea bi minutu eskasetan egiten da. Gainera, appatxasek bere gain hartzen du ardura guztia: parte-hartzaileei abisua ematen die, iheskorrenei ordainketa egin gabe daukatela gogoratzen die eta une oro ematen du jakitera nork bete duen konpromisoa eta bere zatia jartzeko nor falta den.
‘Appatxas’ Android 4.0 edo hortik gorakoentzako dagoeneko Google Playn eskura daiteke. Iphonentzat datozen egunetan egongo da.
Aplikazio honen bitartez, erabiltzaileek klik bakar batekin izena eman ahal izango dute aldian behin proposatuko diren ‘Kutxabank planetan’, BBK Live jaialdirako bonoak erosteko, hizkuntza ikastaroetarako, tailerretarako, ikuskizunetarako eta ekintza solidarioetarako, adibidez.
Kutxabankek lau lagunentzat Amsterdamera bidaia eta lau eguneko egonaldia zozketatuko du (gaueko kruzeroa eta txirrinduan tour pribatua eginez), irailaren 15a baino lehen aplikazioa zamatu eta izen-emate prozesua egoki egiten duten erakundeko bezeroen artean.
Kutxabankek dituen datuen arabera, euskal gazteen %98 interneten erabiltzailea da, duela hamarkada bat baino bi aldiz gehiago. %83k bere profila dauka, gutxienez, sare sozial batean. 18 urtez gorako ia guztiak ‘smartphone’ baten jabeak dira. Finantza eragiketak egiterakoan, nahiago dute web orria edota patrikako telefonoa erabiltzea eta 21 eta 30 urte arteko gazteen %62-k online banka erabiltzen du. 5.000 gaztek baino gehiagok ‘sticker’ berria erosi dute ?mugikorrari itsasten zaion pegatina? ukiturik gabeko ordainketak egin ahal izateko. Araban, zordunketako eta maileguko txartel guztiek ‘contactless’ sistema barneratuta daukate.
Honengatik guztiarengatik, aplikazio hau urrats berria da gazteengandik hurbilago izateko Kutxabankek eginiko apustuan, beren beharrak ezagutu eta harreman ereduei erantzuteko helburuarekin.
Más en Economía
-
Diez sesgos mentales que pueden afectar a las decisiones que tomas con tu dinero
-
¿Cómo puedo proteger mi hipoteca variable ante la subida del euríbor?
-
El precio de la gasolina en EE.UU. sigue al alza y se sitúa en niveles no vistos desde 2022
-
Cinco estados reclaman a la CE un impuesto sobre los beneficios de las energéticas