Guggenheim Museoaren zabalgunea izango da Getxoko Zirkuituaren 76. edizioari hasiera emateko aukeratutako kokalekua. Lasterketa abuztuaren 1ean ospatuko da.

Abiatu ondoren, tropela Getxora zuzenduko da, eta bertan berreskuratuko du probaren bereizgarria den hiri-zirkuitua. Lehen aldia izango da irteera Getxotik kanpo kokatzen dena, organizazioaren aldetik urrats bat gehiago suposatuz, eraberritzeko, lasterketa sustatzen jarraitzeko modurik onena bilatzeko hala nola jatorria alde batera utzi gabe harekiko interesa hedatzeko bere ahaleginean.

Amaia Agirre Getxoko alkateak bere gogobetetasuna erakutsi du "Bilboren laguntzarekin kontatu ahal izateagatik Getxoko Zirkuitua bezalako nazioarteko txirrindularitza proba batean, are internazionalagoa den hedapen plataforma bat eskaintzen baitigu. Oso harro gaude Getxo lehen mailako txirrindularitza proba baten eszenatokia izaten jarraitzeagatik, zeinek erreferentetzat balio duen gure udalerriko eta inguruneko neska-mutikoentzat, txirrindulari gazteak izanik zeinekin ahalegin guztiak egiten ari garen, kirolean etorkizunerako bermea duen oinarrizko kirola lagun eta Getxo Kirolak-en bitartez". Aguirrek eskertu du halaber "Punta Galea Txirrindulari Elkartea osatzen dutenen lana eta dedikazioa, eguneroko bere jardunean, eskolan, proba ezberdinetan eta Getxoko Zirkuitu honen 76. edizioa izango denaren antolaketan".

Era berean, Mikel Guinea Punta Galea Txirrindulari Elkarteko presidenteak eskertu du "Getxo eta Bilbo bezalako bi udal hain garrantzitsuren konpromisoa gure egutegiko tradizio gehieneko probetako baten ibilbide berri honekiko. Gure jatorri getxotarra txertatu nahi dugu txirrindularitza bizkaitarraren tradizio luzean; horregatik gure nahia litzateke hurrengo ediziotan esperientzia hau errepikatzea eta irteerak probintziako gune adierazgarrienetan ospatzea".

Bere aldetik, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esker ona adierazi dio "Getxoko udalburuari eta Punta Galea Txirrindulari Elkarteari, Bilbo proba historiko honetan barne hartu nahi izateagatik. Poz handia ematen digu Bilbo eta Getxo are gehiago lotu ahal izatea ospakizun batean zeinetan, gozatzeko aukeraz gain, gure udalerrietan bizikletaren aldeko gure apustu irmoa erreibindikatzeko aukera aparta ematen zaigun. Getxoko Zirkuituaren Bilboko irteera, aurtengo itzulia, 2022ko triatloi txapelketak eta 2023ko Tourra erantsi behar zaizkio duela gutxi udalerri biak halaber eskuineko marjinako ibilbide ziklagarriarekin senidetzeko erabakiari. Bilbo eta Getxo pedalei elkarrekin eta batera eragiten ari gara; hori da taldeek indartsuago izateko duten modua", azaldu du Aburtok.

Jada joan den urtean, ikusleentzat hala nola txirrindularientzat lasterketa ahalik eta erakargarrien bihurtzen ahalegintzeko aurreko ediziotako aldaketen joerarekin jarraituz, probak bere ohiko abiapuntuaren kokalekua aldatu zuen Zubi Esekian ezartzeko, barne hartuz Pike Bidearen amaiera igoera berria, % 20rainoko desnibel arrapalekin, zein aurten azken bueltan errepikatuko den, Algortako Foruen kalean kokatutako helmugara iritsi aurretik.

Pixkanaka garatu diren hobekuntza hauek munduko talde onenen interesa pizten joan dira eta horrek bere isla izan zuen aurreko edizioko partaidetzan, bost World Tour talderen eta, besteak beste, Mikel Landa, Peio Bilbao, Damiano Caruso (azken garailea), Mark Cavendish, Giacomo Nizzolo, Mads Pedersen une hartako munduko txapelduna edo Fernando Gaviriaren mailako txirrindularien presentziarekin.