Larunbatean jokatuko da II. Bizkaia Txapelketako bikoteen finala Bizkaia Frontoian
Iera Agirre-Ainhoa Romero eta Amaia Alday-Nora Mendizabal lehiatuko dira
BILBO. Hurrengo larunbatean, hilak 30, Iera Agirre-Ainhoa Romero eta Amaia Alday-Nora Mendizabal bikoteak elkarrekin lehiatuko dira Bizkaia frontoian egingo den II. Bizkaia Txapelketako bikoteen finalean. Partida arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta ETB-n ikusi ahal izango da zuzenean.
Lorea Bilbao diputatuak Torneoaren aurkezpenean azpimarratu zuenez, emakumeen presentzia kirolean Aldundiaren erronketako bat da eta, horregatik egingo da aurten bigarren aldiz Andrazkoen esku-pilotako II Bizkaia Torneoa. Diputatuak aipatu zuenez, "beren jokoa dela eta, kiroleko lan-kontratu egin diegu pilotariei. Kalitatezko txapelketa bat egin nahi izan dugu, eta berme guztiekin; eredu izan nahi dugu egunero jokalekuan beren onena emateko ahalegina egiten duten emakume pilotarien bultzadari dagokionez".
Guztira lau bikote aritu izan dira jokatzen eta ETBk emango ditu esku-pilotako finala larunbatean, azaroaren 30ean. Hirugarren eta laugarren postuak 17:00etan jokatuko da eta finala 18:00etan izango da. Esku-pilotako emakumeentzako txapelketa azaroaren 8an hasi zen, bi partidekin (Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Alday Amaia Alday eta Nora Mendizabalen kontra, eta, bigarren partiduan, Iera Agirre eta Ainhoa Romero Arrate Bergara eta Olatz Ruiz de Larramendiren kontra) azaroaren 15ean, txapelketako bigarren jardunaldian, beste bi partida jokatu ziren Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Alday Arrate Bergara y Olatz Ruiz de Larramendiren kontra, eta, bigarren partiduan Iera Agirre eta Ainhoa Romero Amaia Alday eta Olatz Mendizabalen kontra); hirugarren jardunaldia azaroaren 22an izan zen (Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Alday Andrea Aldaregia -Iera Agirreren ordez- eta Ainhoa Romeroren kontra, eta, bigarren partiduan, Arrate Bergara eta Olatz Ruiz de Larramendi Amaia Alday eta Olatz Mendizabalen kontra). Azaroaren 30ean finala jokatuko da Bizkaia Frontoian.