DONOSTIA. Zarauzko surflariak beste ekintza gogoangarri bat lortu du gure kirolarentzat, munduko surflari hoberenak menpean hartu baititu. Garaipenak ekitaldi nagusiarako pasea eman dio.
Aranbururentzako, Billabong Pro Tahitin berriro lehiatzea "amets bat egia" bihurtzea da. Tehaupoo-ko olatu mitikoan lortu zuen gure surf historian lortu den emaitzik hoberena, non hirugarren postua lortu zuen, Kelly Slater, surfeko mitoa, menpean hartu eta gero.
Billabong Pro Tahitiko itxarote epea abuztuaren 11an hasiko da.