Síguenos en redes sociales:

Santi Perezek aldapan gora erakutsi du bere dohaina Narancoko igoera

bilbo. Narancoko Igoeraren 44. edizioa etxekoak irabazi zuen aspaldiko partez, izan ere, Santi Perez eskalatzaile asturiarrak aldapan gora dituen dohainak azalarazi eta ez zien aukerarik eman Oviedoko mendi ezagunean garaipenaren bila ibili ziren gainontzeko txirrindulariei. Denetan gogorrena, Andres Antuña (Burgos 2016 taldeko gaztea) izan zen. Cardoso, Muto, Laverde eta Luis Perezen arteko kontrola baliatu eta aldapan gora joan zen bakarrik Antuña, azken bi kilometroetan sartuta. Garaipena behatz puntekin ikutu zuen, baina azkeneko metroetan azaldu zen, indartsu, Santi Perez Narancoko Igoera eskuratzeko.

Bestalde, gaur hasiko da Asturiasko Itzulia.

Oviedo-Naranco, 149 km.

1. Santiago Perez (Loule) 3h47:48

2. Andres Antuña (Burgos 2016)2""ra

3. Luis Felipe Laverde (Cafe de Colombia)7""ra

4. Andre Cardoso (Palmeiras)23""ra

5. Pasquale Muto (Miche)31""ra

6. Przemsyslaw Niemiec (Miche)46""ra

10. José Herrada (Caja Rural)1:11ra

19. Ion Izagirre (Orbea)2:53ra

21. Beñat Intxausti (Euskaltel-Euskadi)2:59ra

24. Fabricio Ferrari (Caja Rural)4:43ra

28. Jorge Azanza (Euskaltel-Euskadi)5:31ra

29. Egoitz García (Caja Rural)d.b.