Síguenos en redes sociales:

Abian da Bilboko Liburu Azokaren 53. edizioa

Abian da Bilboko Liburu Azokaren 53. edizioaManu de Alba manudealba@gmail.com

Urtero bezala, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok hasiera eman zion atzo goizean Liburu Azokaren 53. edizioari, zeina ekainaren 11ra arte egongo den abian. Aurkezpen-ekitaldian parte hartu dute, alkatearekin batera, udal korporazioko beste kide batzuk.

Ohiturari jarraituz, Areatzako Pasealekuan kokatutako berrogeita hamar bat standetan, argitaletxeen azken nobedadeak ezagutzera eman eta liburuak zein idazleak protagonista dituzten aurkezpenak eta bestelako ekitaldi literarioak antolatuko dira datozen egunotan.

Bilboko 53. Liburu Azokaren atzoko irekiera-ekitaldian, Atea-Laboral Kutxa saria eman zieten 2018an Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen Eider Rodriguezi eta Europako egungo idazlerik garrantzitsuenetakotzat jotzen den Javier Cercasi, eta azken honek atzo arratsaldean bertan aurkeztu zuen Bidebarrietako Liburutegian bere azken liburua, “No callar”, oraina eta XXI. mendearen etorkizuneko joerak ulertzeko gako politiko, ideologiko eta kulturak gehienak argitzen dituzten testuen antologia.

Udalak bi stand izango ditu Liburu Azokan. Horietako batean, Kultura Sailak urtean plazaratutako argitalpenak salduko dira, eta bestean, udal liburutegien sarea emango da ezagutzera, bertako funtsen garrantzia nabarmenduz.

“Zilarrezko luma” saria

Atzo, Juan Luis Arsuaga eta Unai Elorriaga idazleek Bilboko 53. Liburu Azokako “Zilarrezko Luma” jaso zuten Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako Zinegotziaren eskutik. Narratiba Sari Nazionala eta beste hainbat golardo irabazi dituen Unai Elorriaga idazleak Bidebarrietako Liburutegian aurkeztuko du asteartean, ekainak 6, “Nosotros no ahorcamos a nadie” liburua, 2019an Kritika Saria eman zion “Iturria” liburuaren itzulpena.

Atzo bertan, arratsaldez, Atapuercako historiaurreko aztarnategian egindako aurkikuntzengatik mundu osoan ezaguna den duen Juan Luis Arsuaga paleoantropologoak giza-anatomiaren eboluzioa zientziaren eta artearen ikuspegitik aztertzen dituen “Nuestro cuerpo: siete millones de años de evolución” liburua aurkeztu zuen Bidebarrietan.