'Cosa. Intervenir en un cuerpo' lanaren erabateko estreinaldia aurkeztu du Azkuna Zentroak
Ostegun honetan, maiatzak 4, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Kubo Baltzak Macarena Recuerda Shepherden 'Cosa. Intervenir en un cuerpo' izeneko lanaren erabateko estreinaldia jasoko du. Gaur goizean aurkezpena egin du egileak Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaon. Antzelan hau, artistak egin duen ilusionismoari buruzko trilogía ixten du.
Lan hau artistak Babestu. Azkuna Zentroaren Sorkuntza Garaikideari Laguntzeko Programaren esparruan egin duen ikerketa da. Horren bidez, Macarena Recuerdak publikoak antzerkiaren eta ilusioaren arteko lotura nolakoa den planteatzea lortzen du, bertan magia, errealitatea, ekintza eta fikzioa plazaratuz.
Artistak 2017an ekin zion ikerketa honi eta ¡AY! YA! (2018), eta The Watching Machine (2020) piezak burutu zituen. Oraingo honetan, Macarena Recuerda Shepherdek Cosa. Intervenir un cuerpo, aurkezten du, irudien ikerketa bat ikuspegi eszenografikotik begiratuta. Horretarako, artistak gorputza beste material bat bezala irudikatzen du, ia atrezzo bihurtzera arte.
Gainera, estreinaldiaren egunean bertan, goizeko 11.00etan artistak emanaldi bat egingo du ikastetxeentzat Kubo Baltzan.
Proposamena Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren eszenAZ. Arte Eszenikoen 2022-2023 denboraldiaren parte da, eta programaren barruan, datorren ekainaren 8an, 19:00etan Zentroak Poliana Lima dantzari eta koreografoaren Oro Negroren Euskadiko estreinaldia aurkeztuko du Kubo Baltzan.
- Data. Osteguna, maiatzak 4.
- Ordua. 19.00etan
- Lekua. Kubo Baltzan.
- Prezioa. 18 euro / 12,5 euro Tarjeta AZ txartelarekin. Prezio murriztuak ikusteko Azkuna Zentroaren webgunean kontsultatu.
Temas
Más en Cultura
-
‘Hegan eta jare’: Un viaje por la memoria de Angel Ugarteburu
-
Bilbao Blues Festival rendirá tributo a Jimmie Vaughan y pone a la capital como referente europeo del género
-
El punk de los veteranos GBH adelantará su gira europea en Bilbao
-
El Museo de Bellas Artes recibe una donación del boceto de Anselmo Guinea sobre la vidriera del Palacio Foral