Datorren larunbatean, apirilak 22, helduko da Bakioko Txakolin Museoa-Txakolingunera MusEkintza jaialdiaren zortzigarren edizioa, bertan eskainiko diren mikroantzerkiko bi emanaldirekin.

MusEkintzaren barruan mikroantzerkiko bi pieza eskainiko dira. Alde batetik Mikel Martinezek  Tabernaria, "Instrukzioak Botatzeko Ondo Bat Kaña (Instrucciones para servir bien una caña)", taberna baten gertatzen den bakarrizketa eskainiko du. Tabernariak ohiko bezeroak deitu ditu kaña bat ondo ateratzen erakusteko. Aitzakia bat da haien kezkak, damuak, ilusioak eta desira zapuztuak azaleratzeko. Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, historia atzekoz aurrera kontatzen delako. Hori ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren funtsarekin lotuta baitago: denboraren eta ekonomiaren eredu berriek dakarten gatazka.

Beste alde batetik, Repiqueteo - Luna Luna Teatro: egunak dira euria ari duela eta behin eta berriz urak jotze horren ondorioz bere gogoaren ahotsak gero eta indar handiagoaz azaltzen dira. Catalina bere irratsaio propioa grabatzen saiatzen den idazlea da, bere pentsamenduak bere kontra borrokatzen diren bitartean. Iritsiko al da gure protagonista bere kontakizunaren amaierara? Repiqueteo erritmo eta umorez beteriko pieza da, freskotasuna nagusi duen narratibarekin. Haurtzaroarekin lotutako irudiak gai heldu eta introspektibo batekin alderatzen dituen proposamen eszenikoak ikuslearen memoriari lotuko zaio.

Ikuskizunera joateko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 946 028 513 zenbakian. MusEkintzari buruzko informazio guztia helbide honetan kontsultatu daiteke.

MusEkintzak diziplina artistiko ugari batzen ditu

BizkaiKOAk, Bizkaiko Foru Aldundiko museoak koordinatzen dituen foru-erakundeak, antolatutako MusEkintzaren bigarren edizioa irailaren 10ean eskaini zuen bere lehen ikuskizuna, eta, horrela, hasiera eman zitzaion diziplina artistiko ugari batzen dituen jaialdiari. Jaialdi honek hilero Bizkaiko museo edo toki historiko bat bisitatzen du, geldialdi bakoitzean ikuskizun desberdin bat eskainiz.

Jaialdia 2023ko ekainera arte ospatuko da Bizkaiko historiaz beteriko hamaika agertokitan, Aldundiaren honako museo eta espazio hauek: La Encartada fabrika-museoa Balmasedan; El Pobaleko burdinola Muskizen; Txakolin Museoa-Txakolingunea Bakion; Euskal Herria museoa Gernikan; Arkeologi Museoa Bilbon; Arrantzaleen Museoa Bermeon; eta Muñatones gaztelua. Aurten, gainera, lau gune berri daude: Mariaren Bihotza plazako aztarnategia Bilbon; Berreginen Museoa; Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea eta Santimamiñe Kortezubin.