Aurten ere bilbotarrek Bilbao Arte Sacro (BAS) jaialdiarek distrutauko ahalko dute apirilaren 1etik 4ra. Bilboko Udalak antolatutako jaialdiaren edizio berria “Sonos mundi” izenburupean ospatuko da eta 5 kontzertu eskainiko ditu 19:30etatik aurrera lau egunez. Sarrerak eskuragarri daude jada, ohiko kanaletan, 8 eurotan.

Bilboko Koral Elkarteak programazioa irekiko du ostiral honetan, apirilak 31, ‘La Pasión de nuestro Señor Jesucristo’ interpretatuta, Valentín Mª Zubiaurrek (Garaien jaiotakoa) konposatutako lana. Enrique Azurzak zuzendutako kontzertuak Ana Otxoa sopranoaren, Beñat Egiarte tenorearen, Julen García eta Juan Laborería baritonoen ahotsek eta Alberto Sáez Puente pianojolea bilduko ditu. Koro bilbotarra Gizakundearen Elizara helduko da bere obra Erroman aurkeztu eta gero.

APIRILAK 1, THE KINGDOM CHOIR

Larunbatean, apirilak 1, Gospel musika BASen izango da berriro, Kingdom Choir talde britainarraren eskutik, 2018an Erresuma Batuko printzearen ezkontzan abestu zuen koroa. Karen Gibsonen gidaritzapean, “Total Praise”, “The Lord’s Prayer”, “Chases”, “Amen Medley”, “Oh Happy Day”, “Real Love”, “Blinded”, “Lovely Day”, “Amazing Grace”, “African Medley”, “Aretha Medley”, “Golden”,”SISS”, “Lean on Me extended”, “Gospel Anthem”, “Fix You”, “Wonderful World” edo “Stand By Me” bezalako abestiak eskainiko dituzte.

APIRILAK 2, VOCES SUAVES

Apirilaren 2an, igandea, Voces Suaves taldeak Heinrich Schütz XVII. mendeko germaniar musikagile ospetsuenetakoen eta Johann Hermann Schein eta Samuel Scheidt garaikideen musika sakratuari eskainiko dio bere programa. Besteak beste, Christina Boner eta Cornelia Fahrion sopranoak, Jan Thomer kontraltoa, Dan Dunkelblum eta Andrés Montilla-Acurero tenoreak, Jean-Christophe Groffe baxua, Aki Noda organoa eta Vincent Flückiger tiorba arituko dira “Trauer und Trost” (“Tristeza y Consuelo”) konztertuan.

APIRILAK 3, LES ÉLÉMENTS

Astelehenean, apirilak 3, Les Élémentsek, Frantziako abesbatzen jardueraren protagonista nagusietako bat eta Frantziako Institutuko Arte Ederren Akademiako Liliane Bettencourt bezalako sariak jaso dituena, bere programarekin Mediterraneoko kultura eta garai ezberdinetan zehar bidaiatuko du. Johël Suhubietteren zuzendaritzapean, eta "Méditerranée Sacrée" izenburupean, antzinako polifonia zahar eta modernoak jorratuko dituzte hebreeraz, arabieraz, armenieraz, latinez eta antzinako grezieraz, Salomone Rossi, Tomás Luis de Victoria, Zad Moultaka, Alexandros Markeas, Llibre Vermell de Montserrat, Carlo Gesualdo eta Antonio Lottiren lanekin.

APIRILAK 4, LUX KODEX

Azkenik, apirilaren 4an, asteartea, Lux Kodex talde bilbotarrak, Fernando Latorrek zuzenduta, BAS 2023ren edizioari amaiera emango dio Canticum Canticorum (Itun Zaharreko El Cantar de los Cantaresen oinarritutako polifonia) kontzertuarekin.