Gaur, ekainak 14, asteartea, Rekalde Aretoak Irantzu Yaldeberen erakusketaren inaugurazioa jaso du. Margolanak abuztuaren 28ra bitartean egongo dira ikusgai.

Irantzu Yaldeberen erakusketak 'Violets for your fur. Violetas para tu piel. O, más corto, Violets' izenburua du eta bertan artistak azken urteotan egin dituen lan batzuk aurkezten ditu, gehienak duela gutxi sortuak diren arren. Egunero hartutako irudiak dira, Yaldeberen atentzioa abiarazten duten pertsonen eta elementuen argazkiak. Hau Barriek 2021 erakusketa zikloko azkena da.

Barriek erakusketa-zikloak Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten hainbat artistaren lanak aurkeztu ditu hurrenez hurren. Erakusketa aretoa Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten sorkuntzak ikusteko eta proiektatzeko plataforma ezin hobea bihurtzen da. Barriek programaren edizio honetan bekez gozatu duten sortzaile hauen lanak erakutsi dira: Jenni Alvarado, Javier R. Pérez-Curiel, Urtzi Urkixo, Izaskun Araluzea, Mikel Erkiaga eta Irantzu Yaldebere.

Irantzu Yaldebererentzat 'Violets for your fur. Violetas para tu piel. O, más corto, Violets' pertsona batzuen oroitzapena da, legenda egina eta editatua. Pertsonen eta gorde nahi ditudan gauzen argazkiak ere badira. Artistak nabarmendu duenez "egunero egiten dudan zerbaitekin publikoki erantzuteko erabakia hartu dut (argazkiak atera), eta ekitaldiaren edo gertaeraren erdigunean jarri. Askotan pentsatzen dut nola bizi naitekeen hobeto, eta horrek harremanak izatea, ezagutzea eta aldatzea esan nahi du. Polita da pentsatzea jende askok beste bat izango duela lagun, eta aldi berean nire tolesturetako batzuk partekatzen dituztela: Douglas Sirken dramak, Iosuren azken hitzak, Anohni If It Be Your Will abesten, Pierre Bonnarden Nu à contre-jour, Lucreciaren mila bertsioak, Maiakovski-Lilia-Rodchenko, Ponpeiako freskoak, publizitatea, kolore osagarriak, Greer Lanktonen panpinak, Jeanne Moreau eta Brigitte Bardot edo Pj Harvey eta Nick Cave, komunitateko bizitza, nire ahizpa, Ana Laura Alaezen nortasunen bilaketa, Fassbinderren mendekotasunak,€ Gogoratzen, sentitzen, irakurtzen eta ikusten dudan guztia. Begirada, funtsean, beste distantzia bat da€"