Semea pixka bat motelago dabil soilik estreinatzen da Arriagan

14.01.2022 | 15:42
Semea pixka bat motelago dabil soilik estreinatzen da Arriagan

Tanttaka konpainiaren azken lana, Semea apur bat motelago dabil soilik, asteburu honetan estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian. Antzezlanak bi estreinaldi izango ditu, bata euskaraz ostiral honetan, 19:30ean, eta bestea gaztelaniaz, bihar, larunbata, 19:00etan.

Fernando Bernuések zuzentzen du Tanttakaren muntaia berria eta maila handiko honako antzezle hauek parte hartzen dute: Miren Arrieta, Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernández, Ander Iruretagoiena, Xabi «Jabato» López, María Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz eta Dorleta Urretabizkaiak. Antzezleek testu berezi bat hezurmamituko dute oholtza gainean, zeinak sari ugari jaso baititu eta hainbat herrialdetan antzezten baita etengabe. Beste hainbat obra handirekin gertatzen den bezala, haren idazkuntza testuan benetan islatzen ez den leku askotan kokatzeko aukera du bertute, eta Tanttakak euskaraz zein gaztelaniaz oholtzaratzeko erronkari egin dio aurre. Badirudi Semea pixka bat motelago dabil soilik / Mi hijo sólo camina un poco más lento berehalako errealitate batean idatzita egon zatekeela, inolako arazorik gabe. Erraz asko imajina dezakegu gure geografia industrialeko edozein auzo proletariotan gertatzen dela, edota baserri giroko eta giro euskalduneko auzo batean. Antzezlanaren egilearen edo pertsonaien izenak ezagutuko ez bagenitu, ez litzaiguke inolaz ere bururatuko Balkanetan idatzita dagoela. Horixe gertatzen da, hain zuzen, testu handiekin, erabat unibertsalak direla.

Sinopsia


Beste askoren antzera, Mia ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan. Bere baitako deabruen aurka borrokatzen da, ama, aita, alaba, senar "disidentea" eta, batez ere, Branko semea zaintzen dituen bitartean —Brankok endekapenezko gaixotasun izengabe bat du, eta mugitzeko ahalmena ari da galtzen—. Gaur 25 urte bete ditu Brankok, eta bere familia "akastunak" (gaur egun "disfuntzional" esango genioke) urtebetetze-festa antolatu du. Aukera paregabea izango da noizbait garrantzitsua izan zen guztiari buruz hitz egiteko, beti kontuan izan beharko genukeenaz mintzatzeko, betiere umorez, soiltasunez eta zintzotasun gordinez: oroimena, familia, denboraren iragaitea, ezberdina dena onartzea, aztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, zoramena, gaixotasuna€Bizitza.

Familiaren etxea askotariko espazioa da, eta, bertan, hainbat egoera ikusiko ditugu: batzuk barregarriak, beste batzuk krudelak edo hunkigarriak, eta beste asko sailkaezinak. Era berean, deigarria da pertsonaien adin-aniztasuna: aitona-amonak, amak eta seme-alaba nerabeak daude, eta askotariko erregistro horrek izugarrizko aniztasuna eta aberastasuna ematen dizkio piezari.

noticias de deia