Ez dira beti bezalako emanaldiak izango. Baina Durangoko Azokak euskal musikaginztaren erdigune jarraitzen izango du, abenduaren 4tik 8ra. Eta Plateruena izango da ekitaldien erdigune. Antolatzaileen arabera, eta osasun-neurriak beteta, "hamar kontzertu egongo dira bertan egunero, bost egunez, 11:00etatik 22:00ak arte". 50 kontzertu izango dira, hasiberriak zein ibilibiko luzeko kantari eta taldeak elkartuko direlarik. Aldez aurretik erreserba egin beharko da, osasun-neurriak betetzea beharrezko izango delako, baina estilo guztietako musika izango da entzungai "Ibilbide luzeko musikariak eta talde hasiberriak tartekatuko dira, hainbat musika estilo landuz: pop, rock, folk, hip-hop, bakarlariak...". Hala diote antolatzaileek, Eta ohi legez, tokian jarraitu ahal izango dira, baina beste behin streaming bidez ere ikusi ahal izango dira, Durangora bertaratu ez izango direnentzat.

Taldeei dagokionez, "aurten ere aniztasuna izango da nagusi Azokako kontzertuetan. Musika-estilo askotariko 50 banda igoko dira Ahotseneako eszenatokira: rock, pop, folk, hip-hop, trikitixa, funk, reggatoia, flamenkoa, bakarlariak... Musikari batzuek euren lehenengo diskoa aurkeztuko dute Azokan, eta beste batzuk ibilbide luzeko taldeak izango dira, Azokan behin baino gehiagotan euren lanak aurkeztu dituztenak. Guztiek ordu erdiko tartea izango dute euren lan berria aurkezteko". Eta azaldu dutenaren arabera, zuzenekoez gain beste zenbait ekitaldi egingo dira.

Abenduaren 4an Bulego, Eneritz Furyak, Habia, Serge, Kaserna, Katez, Rolan Garces & Bandatze, Anita Parker, Addar eta Anari arituko dira. Abenduaren 5ean Diabolo Kiwi, Lur Jota, Larrealde Trikitilariak, Kilimak, Skakeitan, Nikotina, Ilargi, Kai Nakai, Sueder eta Lotura. Abenduaren 6an, bestetik, taulagainean izango diraTrigger, Jabi Patxon & Kofradia Rock, Bixente Martinez, Hibai, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, Bengo, McOnak, Etxekalte + Habi, Iheskide eta Jiel. Abenduaren 7an Ekiñe, Konpost, Esanezin, Willis Drummond, Vinilo Ridin' Rocket, Hegazkin, Estitxu, Wood Strings, Onki Xin eta Hipnosia arituko dira. Eta abenduaren 8an azkenik S.A.D., Birkit, Astoturfer, Nahiak Nahi, Liher, Klak!son, Giante, Madeleine, Screamers and Sinners eta Errietanen txanda izango da.