Ikasleen presentzia masiboa ekidingo du aurten Durangoko Azokak. Antolakuntzak atzo adierazi zuenez, edizio honetan ez da Ikasle Goizik antolatuko Azokako lehenengo egunean; izan ere, abenduaren 3an on linea, baina ez da aurrez aurreko erakusmahairik egongo. Horren ordez, ikastetxeei begira, Azokak lehiaketa bat antolatu du LH, DBH eta Batxilergoko ikaslei zuzenduta: PortaDA! erronka. Ohar baten bidez, bestalde, aurtengo spotaren xehetasunak jakinarazi zituzten.

PortaDA! egitasmoaren bitartez, ikasleek euren sormena garatu beharko dute euskarazko liburu edo disko baten azala hartuta, eta eurekin argazki sortzaile bat ateraz, objektu bat edo euren gorp-tzeko atal bat erabilita, portada osatuz. Parte hartzeko epea azaroaren 30ean amaituko da, eta irabazleek oso sari bereziak jasoko dituzte: DBH eta Batxilergokoek Huntza taldearen bisita eta kontzertu egokitua ikastetxean eta LH-koek Iratxoen kantu sekretuak emanaldi berezia. Argazki irabazle bakarra aukeratuko da kategoria bakoitzeko eta ikastetxea izango da sariduna.

Spotari dagokionez, aurtengo leloarekin hitz-jolasa egiten du (Badu? baDA!, horrela hasten) iragarkian agertzen den protagonistak, Jon Ander Urresti aktore bermeotarrak. Durangoko Landako Gunean grabatu da: hutsik agertzen da pabiloia, baina abenduaren 4tik aurrera berriro ere beteta ikusi ahal izango da, 220 erakusmahai baino gehiago izango baitira aurtengo edizioan. Iragarkiak edizio honetako Leire Urbeltzen Desipuindegia kartelari ere keinu egiten dio protagonistaren bidez, eta kulturaren plaza osatzen duten adierazpide ezberdinak agertzen dira. Hogei segundoko iraupena duen erritmo biziko bideo hau Sorland eta Filmak enpresek sortu eta ekoiztu dute.

Antolakuntzak gogorarazi duenez, DA! PRO egitasmoan izena emateko epea ere irekita dago azaroaren 11ra arte. Aurten Azokako profesionalentzako guneak lau eguneko egitaraua izango du, eta musikaz gain beste diziplina ba-tzuk ere landuko ditu. Sortzaileek azaroaren 11ra arte izango dute tartea bertan euren proiektuak aurkezteko (musika eta familia-ikuskizunekin lotuta). Horrez gain, programatzaileek ere izena emateko epea zabalik dute.

PortaDA! Ikasleen Goizaren ordez Azokak lehiaketa bat antolatu du LH, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat: portaDA! erronka.

Badu? baDA! Ander Urresti aktore bermeotarrak protagonizatzen du aurtengo Azokako spota. Hutsik agertzen den pabiloia agertzen da, baina abenduaren 4tik aurrera berriz beteko da.

DA! PRO. Profesionalei zuzendutako egitarauean izena emateko epea irekita dago azaroaren 11ra arte.