Arriaga Antzokiak 23F. Anatomía de un instante hartuko du asteburu honetan. Zehazki, dokumentu-antzerki hau Àlex Rigolaren azken azken antzezlana da eta Javier Cercasen liburuan dator, eta Eudald Font, Xavi Sáez, Pep Cruz eta Roser Vilajosana parte hartuko dute. Arriagak jakinarazi duenez, bi aukera daude ikuskizun hau ikusteko; lehenengo, ostiral honetan 19:30ean, bigarrena, larunbatean 19:00etan.

Rigolak narrazio eszenikoen modu berriekiko interesa agertzen jarraitzen du, eta baita ikusleak gure gizarte garaikidearen balioekin aurrez aurre jartzeko nahia ere. 23F. Anatomía de un instante Trantsizio garaira egindako hurbilketa bat da, 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea ardatz hartzen duena. Antzezlanak Javier Cercasen “Anatomía de un instante” eleberria du abiapuntu: 1981eko otsailaren 23ko arratsalde hartan, Madrilgo Diputatuen Kongresuko hemizikloan, kolpisten bala-ziztuen artean eta gainerako parlamentariak —Gutiérrez Mellado jenerala eta Alderdi Komunistaren idazkari nagusi Santiago Carrillo ez beste guztiak— jarleku azpian babesten ziren bitartean, Adolfo Suárezek eserita jarraitu zueneko une hura. Keinu haren kronika da, estatu-kolpe baten kronika, Espainian demokraziaren sorreran erabakigarriak izan ziren urte haietako kronika.

Antzezlanean ikus ditzakegu inolako jarraibide-eskulibururik gabe iritsi zen une hark eragin zituen epika, maitasuna, estrategiak, akatsak, traizioak eta traumatismoak. Izan ere, otsailaren 23ak nolabait Trantsizioaren amaiera sinbolizatzen du, baina Suárezen gobernuaren lehen hamaika hilabeteak eraitsia izan ez den diktadura baten erraietatik sortutako eraldaketa ikusgarrienetako bat dira.

Gainera, Suárezen unea harago doa, eremu pertsonalean sakonduz, dokumentu-antzezlan honetan islatzen den bezala. Uste politiko sendorik gabeko pertsona baten eraldaketaz hitz egiten digu: egitura falangistaren barruan profesionalki igotzean jarrita zuen arreta eta, azkenean, profesionalki hezurmamitzea egokitu zitzaion pertsonaia sinesten amaitu zuen; konbentzimendu osoarekin, demokraziaren defentsaren irudikapen baliotsuena bihurtuz.

Azken batean, ikusleek une historiko garrantzitsu batean kokatutako proposamen interesgarri batez gozatu ahal izango dute.