Azaroaren 20ra arte

Romoko Kultur Etxeak 'Zure gorputzaren agerpenak liluratuta' erakusketa jasoko du

01.11.2021 | 17:04
Bosteko 2021 erakusketa.

Romo Kultur Etxeko erakusketa aretoa izango da Bosteko 2021 erakusketa ibiltariaren barruan egindako 'Zure gorputzaren agerpenak liluratuta' izeneko lanaren hurrengo geralekua, azaroaren 20ra arte. Erakusketa honetan Helena Goñi, Daniel Llaría, Izaro Ieregi, Idoia Leache eta Iván Gómez artistak hartu dute parte. 

Bosteko erakusketa ibiltaria da eta artearen berri eman nahi du, jendeak, oro har, eskuragarri izan dezan, garrantzi berezia duten praktika artistiko garaikideak ikusgai jarriz dagoeneko ospe handia duten artisten lanen erakusketaren bidez. Arrigorriagako Udalak, Basauriko Udal Kultur Etxeak, Getxoko Kultur Etxeak, Leioako Udalak-Kultur Leioak eta Ametx Erakunde Autonomoak antolatutako erakusketa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.

Erakusketaren hirugarren geldialdia Romo Kultur Etxeko erakusketa aretoan izango da azaroaren 20ra arte. Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak erakusketa hau azaroaren 23tik abenduaren 13ra bitartean hartuko du eta azkenik, erakusketa ibiltariak Kultur Leioan amaituko du bere ibilbidea abenduaren 15etik 2022ko urtarrilaren 8ra bitartean.

Helena Goñi (Argazkigintza)

Artista honek beste batzuen eskutik bere eguneroko pertso-nala sortzen du. Bere itxaropenak zein porrotak eta bere belaunaldiko desioak zein desengainuak ateratako argazkien bidez uztartzen dira.

2013. urtean graduatu zen Arte Ederretan (UPV/EHU). Duela gutxi New Yorken bere ikasketak luzatzeko Fullbright beka jaso du. Bakarkako zein taldekako hainbat erakusketatan parte hartu du. 2016an Ertibil deialdiko hirugarren saria es-kuratu zuen, eta 2020an, berriz, lehen saria.

Daniel Llaría (eskultura/bideoa)

Artista honek aurkezten dizkigun eskultura zein bideotan begiradaren politika, ikustea eta ikustaraz-tearen sistema, klase borrokaren ikuspuntutik jorratzen da.

2009. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (UPV/ EHU) eta Fullbright beka bati esker Parsons - The New Schoolen (New York) egin zituen masterreko ikasketa. Bakarkako zein taldekako hainbat erakus-ketatan parte hartu du. 2018an eta 2020an Ertibil deialdiko hirugarren saria jaso zuen.

Izaro Ieregi (performance/eskultura)

Artista honen piezak gorputzaren osagarri batetik eskul-turara igarotzen diren objektuak eraikitzeko ideiatik sortu dira. Gorputzetik objektura eta kontrako noranzkoan igarotzearekin temati saiatuz eta uneoro eskultura baten eraiketaren ariketan pentsatuz, gorputz ariketa bat balitz bezala.

2010. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (UPV/EHU). Bere ikasketak luzatu zituen JAIn (Jardun Artistikoen Ins-titutua) eta gaur egun DAI programan dago (Dutch Art Institute). Bakarkakozein taldekako hainbat erakuskete-tan parte hartu du. 2018an Ertibil deialdiko bigarren saria eskuratu zuen eta 2019an, berriz, hirugarrena.

noticias de deia