Gaur goizean, urriak 5, BAD - Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren 23. edizioa aurkeztu egin da Bilboko udaletxean. Jaialdia datorren asteko ostegunean, hilak 14, hasiko da, eta urriaren 24ra arte luzatuko da.

Aurkezpenean izan dira Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotzia eta Alicia Otxandegi BADeko zuzendaria. Gainera, Nerea Martinez konpainiak “Abrazo” piezaren lagin bat aurkeztu du. BADen edizio berri honetan programatutako erabateko estreinaldia da ikuskizun hau, eta Harrobia aretoan izango da ikusgai urriaren 15ean, 21:00etan.

BAD urriaren 14an hasiko da La Fundición aretoan 19:30etan, Kabia Teatro eta Teatro de L’Enjolit-en “El alimento de las moscas” lanarekin. Proposamen honek jaialdiaren edizio berria jarriko du abian, eta bertan 20 konpainiek hartuko dute parte, horietatik 10 euskaldunak direla: Kabia Teatro, Nerea Martínez, Altraste Danza, Lokke / Olatz de Andrés, Horman Poster Kolektiboa, Jon Ander Urresti, Isaak Erdoiza & Nazaio Díaz, Colectivo V.A.L.A, Koldo Arostegui eta Cielo Raso.

Izan ere, 2021eko edizio honetan, BADek tokiko talentua ospatzeko eta babesteko apustu sendoa egingo du berriro ere, eta berrogei euskal artista inguruk parte hartuko dute bertan. Artista horiek, estatuko hogeita hamar bat artistarekin eta nazioarteko hamar bat artistarekin batera, Uria zuzeneko arteak maite dituzten guztien gozamenerako proposamenez beteko dute.

BAD Cielo Raso konpainiaren "Piedra" lanarekin agurtuko da igandean, hilak 24, 20:00etan, Harrobia aretoan, hiriko kultur gune hauek abangoardiako proposamenez bete ostean: Campos Antzokia eta bertako Cúpula Aretoa, La Fundición, Bilborock Aretoa eta Harrobia.

ESTRENALDIAK

ERABATEKO ESTRENALDIAK

BAD jaialdiak sei erabateko estrenaldiak programatu ditu:

  • “Abrazo”, Nerea Martínez. Urriak 15, 21:00etan Harrobian.

Euskarazko off ahots-testua duen dantza-ikuskizun honek bi emakumeren bikotea erakusten du, bi gorputz, irudiz betetako soinu-paisaia batek babesten dituen bi eskultura, besarkada infinituetan bildutako emozioak gogorarazten dituztenak. Eszenabide 2020k saritutako proiektua da hau. Harrobia sustatutako deialdia da, eta proiektu eszenikoak abian jartzen ari diren artista eta euskal konpainia gazteei zuzenduta dago.

  • “Hacer tiempo”, Lokke / Olatz de Andrés. Urriak 17, IED Kunsthal Bibao diseinu-eskolan, 17:00etatik 21:00etara. Dohainik.

Olatz de Andres koreografoak, Pilar Andres, Koldo Arostegi, Oihana Vesga eta Robert Jackson euskal dantzariekin batera, “Hacer Tiempo” izeneko ikerketa eta erakusketa koreografikoa aurkeztuko du. Ez da ohiko ikuskizun bat, baizik eta gailu performatibo eta erakusketa-gailu bat, non publikoa gera daitekeen, joan, geroago itzuli eta norberaren baitan edo gailu berean zer aldatu den ikusteko.

  • “Oturia: íntima peregrinario”, Miguel Ángel Berna. Urriak 20 19:30ean Campos Antzokiko Cúpula Aretoan. Dohainik.

Dantza garaikideko ikuskizun honek Basa haranera, Aragoiko Pirinioetara, eta ekainaren 25eko erromeriara eramaten du publikoa, bere usain, musika eta dantzekin. Miguel Angel Berna koreografo aragoiarrak lurralde honi eta bertako jendeari omenaldia egingo die ikuskizunean zehar.

  • “Fuego verde”, Isaak Erdoiza eta Nazario Díaz. Urriak 22, 19:00etan La Fundición aretoan.

Soinu-esperimentazioa eta dantza publiko guztientzat. "Fuego verde"-k publikoaren soinu- eta ikusmen-harremaneko harriduraren ideia aztertzen du, bertan gertatzen diren gauzen espazioa eta pertzepzioa aldatzea ahalbidetzen duten arkitektura txikiak eraikiz, ikusgarriaren eta ikusezinaren, barrukoaren eta kanpokoaren, zehaztasunaren eta abstrakzioaren arteko mugetan jardunez.

  • “You are welcome!”, Colectivo V.A.L.A. Urriak 23 eta 24, Bilborock aretoan. Dohainik

Proposamen hau entzunezko instalazio interaktibo bat da, publiko guztiarentzat zuzendua. Bilbo Zaharra auzoko pertsona migratzaileek ongietorria adierazten dute, hainbat modutan (oldarkorra, xuxurlatua, tonu neutroa), beren ama-hizkuntzan. Hitz-alanbradetan idatzita daude, Europako hainbat hizkuntzatan, Europara iristean etorkinei eragiten dieten giza eskubideak.

  • “El ritmo que nos precede”, Koldo Arostegui. Urriak 23, 18:30ean Campos Antzokiko Cúpula Aretoan.

Proposamen honetan, Koldo Arostegui, Eneko Gil eta Natalia Garcia dantzariek, euren gorputzetan idatzita geratu den herentzia aztertuko dute. Lan hau Koldo Arosteguik zuzentzen duen lehena da

ESTRENALDIAK EUSKADIN

BADek 7 estreinaldi programatu ditu Euskadin:

  • “Brilliant corners”, Orquestina de Pigmeos & Silvia Zayas Pablo Volt-ekin lankidetzan. Urriak 15, 16 eta 17 Bilborock-en, pase bikoitzan edukiera murriztuarekin.

“Brilliant Corners” zine saio bat da, baita performance bat ere. Gorputz jolas kolektibo baten eta denbora errealean irudikatutako film baten errealizazio amateurren artean kokatua, "Brilliant Corners"-ek zentzumenen pertzepzioa zabaltzea bilatzen du, ibiltzea denbora zinematografikoaren sekuentzia erritmiko gisa hartuz.

  • “Gizaki”, Lali Ayguadé Company. Urriak 15, 19:00etan La Fundición Aretoan.

Covid-19k eragindako koarentenan sortutako dantza-pieza da, eta beraz, haren eragina du. Gela batean elkarrekin bizitzen ari diren bi pertsonaiaren esparruan, Akira Yoshidak eta Lali Ayguadék gizakia aztertzen dute, gizakiok oso mekanismo konplexua garelako ideiatik abiatuta. Formatu laburreko dantza-pieza honetaz gain, Mercat de la Florsek eta Dansa Quinzena Metropolitanak elkarrekin ekoitzitako dantza-piezan oinarritutako film labur zinematografikoa aurkeztuko da.

  • “Massa diva per a un moviment assembleari”, Juana Dolores. Urriak 16, 18:30ean Campos Antzokiko Cúpula Aretoan.

Juana Dolores artista katalana Angélica Liddell berritzat hartzen da. Edertasunaren bila dabiltzan ekintza eszenikoen bilduma bat erakusten du, hausnarketa politikorako bide ketsua uzten dutenak. Lan honekin, Estatuko joera garaikide berrien jaialdi guztiak zeharkatzen ari da. Proposamen hau banakako performamcea da, eta ideologia, sinbologia eta terminologia marxista-leninistak deskontestualizatzetik abiatuta, gizabanakoak komunitatearekiko duen mina erakusten du.

  • “El Ardor”, Alberto Cortés. Urriak 19, 20:00etan Harrobia aretoan.

“El Ardor” badirudi diskurtso bat dela, non itzal batek outsider, nerabe, atso, queer eta bazterreko beste gorputzen komunitateak hilezkor bihurtzeari buruz hitz egiten duen. Haiekin kaleko bandak sortu nahi ditu desira-egoera erromantiko hilezkor baten gisa bizi daitezen, berehalako kontsumoaren aurka eta gizarte afektibo-kapitalista suntsitzeko arma bat izan daitezen.

  • “Antes de que llegue la bestia”, Compañía Ensalle. Urriak 21, 20:00etan Harrobia aretoan.

Ensalle galiziar konpainiaren azken lanetako bat da hau, eta Canchales testuinguruan kokatzen da. Konpainiak berak 2016an sustatutako ikerketa eszenikoko ekimena da hau, eszena garaikideko sortzaileak beren sorkuntza-prozesuetan parte hartzera gonbidatzeko. Antzezlanak hizkuntza eszenikoak (antzerkia, dantza, ikus-entzunezkoa) konbinatzen ditu, eta konpainiaren zeregin eszenikoari lotutako oinarri soziopolitikoa du.

  • “I don’t worry me”, Atresbandes eta Bertrand Lesca eta Nasi Voutsas. Urriak 22, 21:00etan Harrobia aretoan.

“It don’t worry me” Kataluniako Atresbandes konpainiaren eta Bertrand Lesca eta Nasi Voutsas bikotearen arteko lankidetza da. Elkarrekin zalantzan jarriko dituzte artearen, politikoki zuzena denaren eta iraingarritzat jotzen dugunaren arteko tentsioak. Horretarako, sortzaileek gailu bat taularatzen dute, non bi iruzkingilek antzezlan bat komentatzen duten, eta antzezlanean beraiek agertzen dira iruzkina egiten.

  • “Pienso casa, digo silla”, Los Detectives. Urriak 23, 21:00etan Harrobia aretoan.

Arte bizien ikuskizuna. Konpainiak Erdi Aroko ameslarien esperientzietan jartzen du arreta, mundu desakralizatu batean sinesteak esan nahi duenarekin alderatzeko. Los detectives Kataluniako 4 emakume artistek osatutako taldea da. Emakumeak ditu ardatz beti, eta interpretearen eta ikuslearen arteko harremanaren mugak bilatzen ditu umore ugariz.

ESTRENALDIA ESTATUAN

  • “My name is Britney Spears”, [Lodudo] Producción. Urriak 20, 20:30ean Campos Antzokian.

Helduentzako dantza garaikideko pieza. Antzezlan hau ez da Britney Spears analizatzeaz, ezpaze ezer ezkutatu gabe gorpuzteaz hura: Britney iletsu bat, Britney biluzik. Britney bat tolestatu eta destolestatu ahal duguna, hura garatu eta irudi berri bat agertu baino lehen.

BAD: PROPOSAMEN ESZENIKOETATIK HARATAGO

Sektoreko profesionalentzako prestakuntza eta proposamenak ere BAD 2021en parte izango dira. Hala, urriaren 16an, larunbata, Dantzaren, arte dramatikoaren, hezkuntzaren eta ikerketaren 3. topaketa izango da (EIDADEIk emango du). Online izango da

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea (ADDE) Hezkuntza Batzordeak bultzatuta, dantzako profesionalen, antzerkiko profesionalen eta administrazio publikoen arteko hausnarketarako eta lankidetzarako foroa izan nahi du, gizartearen eta lanbide-sare eszenikoaren aldeko kultura- eta hezkuntza-ekintza zehatzak proposatuz. Informazio gehiago eta izen-ematea esteka honetan.

Gainera, BAD jaialdiak bi tailer programatu ditu, Lali Ayguadék eta Akira Yoshidak, eta LaRutan-ek emanak.

Lehena urriaren 16an izango da, 11:00etatik 14:00etara, La Fundición aretoan, eta, lan oinarri komun batetik, Lali Ayguadé eta Akira Yoshida koreografo eta dantzariek mugimendua bilatzeko, sortzeko eta interpretatzeko tresnak partekatuko dituzte parte hartzaileekin. Grabitatea esperimentatuz nahiz pisua han eta hemen banatuz eta transferituz, norbera lasaituz eta/edo tenkatuz, tailer fisiko honek lagundu egingo dio dantzariari bere gorputza konprenitzen inprobisazio-jarraibide oso argien bidez. Prezioa 15 eurokoa da, eta hilaren 15eko “Gizaki” ikuskizunerako sarrera barne hartzen du.

LaRutan tailerra bi saiotan antolatuko da: urriaren 17an eta 24an, Bilboko Berreginen Museoan, “Pictures” izenburupean. LaRutan dantza-konpainiak “Rosas To Dance” azken lanaren metodologia eszenikoa garatu du, batez ere ikusizko arteetatik datorren estrategia postmoderno horrekin artikulatuta. Laborategi honen bidez, publikoarekin partekatu nahi du Bilboeszenako “Artistak Egoitzan”; programatik eratorritako sorkuntza-prozesua. Saioak 10:00etatik 13:30era izango dira, eta prezioa 15 eurokoa izango da.

SARRERAK

Irailaren 25etik urriaren 4ra bitartean jaialdiaren webgunean erosi diren 3 funtzioetarako 20 euroko eta 5 funtzioetarako 30 euroko bonoak gaurtik urriaren 10era arte trukatu ahal izango dira.

Bonuak ikuskizun desberdinetarako sarrerengatik trukatu ahal izango dira, baita hainbat pertsona ikuskizun berera joateko sarrerengatik ere.

Ikuskizun bakoitzerako sarrerek 10 euroko prezio orokorra dute, eta gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira jaialdiaren webgunean eta espazioetako leihatiletan, ikuskizunaren egunean bertan.

Jaialdiak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, INAEM, Metro Bilbao, El Correo, La Fundición, Campos Antzokia, Harrobia eta Ikey Group Comunicación ditu laguntzaile.