BILBO. Gabonak heldu dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiak hain berezia den urteko garai honetarako Foru Museoetako egitaraua aurkeztu du. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, aukera paregabea da kulturaz gozatzeko segurtasun neurri guztiekin.

Arkeologi Museoak haurrei zuzendutako egitarau zabala eskainiko du. Alde batetik, abenduaren 27an, 29an, 30ean eta 31n eta urtarrilaren 2an eta 3an, Gabonetako Arkeogabonak tailerrak egingo dira. 6 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta daude eta 11:30etik 13:30era artekoa izango da ordutegia. Besteak beste, Jolas erromatarrak, Arkeotxotxongiloak eta Arkeologoa egun batez jarduerak egingo dira. Abenduaren 20ko eta 27ko igandeetan familiek ere parte hartu ahal izango dute Jolas erromatarrak tailerrean. 11:30etik 13:00etara izango da, eta kasu bietan nahitaezkoa da aurrez erreserbatzea.

Gainera, abenduaren 18tik aurrera, museoak Urduñako harresietako indusketetan aurkitutako kapitel erromanikoa erakutsiko du. Lagin hori Museoa aztarnaz aztarna programaren baitan dago. Horren helburua da biltegian ikerlariek aztertzeko eta belaunaldi berriek gozatzeko gordetako piezak ezagutzera ematea.

  • Informazioa eta erreserbak: 94 4040990 edo arkeologimuseoa@bizkaia.eus

Bermeoko Arrantzaleen Museoak egun hauetarako bisita gidatuak antolatu ditu Akurio eta Elkano 1519-1522 aldi baterako erakusketa ikusi ahal izateko. Xabier Armendarizek gidatuko ditu, erakusketaren komisarioak. Bisten egunak eta orduak honako hauek dira: Abenduaren 17an, 19:00etan; abenduaren 19an, 12:00etan; urtarrilaren 23an, 12:00etan; urtarrilaren 28an, 19:00etan. Lekuak mugatuak dira, eta erreserba egitea nahitaezkoa da.

Gainera, umeentzako tailerrak egongo dira. Abenduaren 29an, 30ean eta 31n zehar izango dira, goizez, 11:00etatik 12:30era. Saioek ordu eta erdi iraungo dute. Kasu honetan ere derrigorrezkoa da aurrez izena ematea, lekuak mugatuak dira eta.

  • Informazioa eta erreserbak: 94 688 11 71 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus

Gernika-Lumoko Euskal Herria museoak abenduaren 29an, 30ean eta 31n eta urtarrilaren 5ean 5 eta 10 urte arteko umeentzako Gabonetako Tailerrak egingo ditu. Goizez zein arratsaldez izango dira, 11:00etatik 12:30era eta 16:30etik 18:00etara.

Helduei zuzenduta egongo dira, berriz, José Arrue barrutik aldi baterako erakusketarako bisita gidatuak. Abenduaren 20koa euskaraz izango da, eta abenduaren 27koa gaztelaniaz. Biak ala biak 12:00etan izango dira.

  • Informazioa eta erreserbak: 94.625 54 51 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

Muskizko El Pobal Burdinolak, aldiz, bisita gidatuen ohiko egitaraua izango du. Irina egiteko errota eta burdinolako zenbait makina erakutsiko dira. 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean izango da. Gainera, larunbatetan, 12:00etan, erakustaldi bat egingo da. Instalazio guztiak martxan jarriko dira, eta errementariek sutegian egiten zuten lanaren erakustaldia egongo da.

Aurten, berritasun gisa, playmobilekin egindako diorama baten bidez Olentzeroren unibertsoa erakutsiko digu burdinolak. Beraz, familia giroan Muskizera gerturatzeko aukera paregabea izango da.

  • Informazioa eta erreserbak: 629 27 15 16 edo elpobal@bizkaia.eus

Balmasedan, La Encartada Fabrika-Museoaren instalazioetara bisita gidatuak egongo dira abenduaren 22tik urtarrilaren 5era. Data horietarako egitarauak herritar guztientzako tailerrak hartzen ditu barne: GabonTxokoak, eguberrietako eskulanak etxeko txikientzat (6-12 urte); Familientzako pack-ak, hainbat aukerarekin; eta umeentzako, Escape room-QadRilla! abentura museoaren barruan.

Jarduera guztietarako lekuak mugatuak dira. Ondorioz, nahitaez erreserbatu behar da, hemen: Tel. 680 07 78 / laencartada@bizkaia.eus edo Whatsapp: 688 784 534

Santimamiñek (Kortezubi) Gabon hauetan, ohiko bisita gidatuak egiteaz gain, 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailer bat egingo du. Datorren abenduaren 27an izango da, 12:00etan. Parte-hartzaileak koba inguratzen duen paisaian barneratuko dira ibilbide mitologiko batean. Lekuak mugatuak dira eta aurrez erreserbatu behar da.

  • Informazioa eta erreserbak: 94 465 16 57 / 94 465 16 60 edo santimamine@bizkaia.eus

Azkenik, Bakioko Txakolin Museoak-Txakolinguneak Komikia erakusketa hartuko du, Kike Infantek eta Mikel Begoñak komisariotua. Horren bidez, orain arte euskal komikiaren historia berritik egindako ibilbiderik osatuena proposatzen digute.

Gainera, Gabonetako Tailerrak egongo dira abenduaren 27an eta urtarrilaren 4an. 11:00etan eta 12:00etan izango dira 4 eta 6 urte bitartekoentzat, eta 12:30etik 13:30era 7 eta 12 urte bitartekoentzat. Lekuak mugatuak izango dira. Beraz, aurrez erreserbatu behar da.

  • Informazioa eta erreserbak: 94 602 85 13 edo txakolingunea@bizkaia.eus

Museoez gain, Bilbon dauden Aldundiaren aretoek ere proposamen interesgarriak eskainiko dituzte Gabonetan zehar.

Ondare Aretoak (María Díaz de Haro, 11) Juan Manuel Lumbreras Arte Galeriaren XXV. Urteurrena omentzeko erakusketa dauka ikusgai joan den abenduaren 4az geroztik. Kontu handiz hautatutako obrak (margolanak, eskulturak, marrazkiak, grabatuak eta argazkiak) erakutsiko dira, 60 inguru, bilbotar galeriaren artista talde esanguratsu bati lotutako proiektu artistikoa errepasatzen dutenak. Informazioa: Ordutegia: 94 406 77 37 edo ondare.aretoa@bizkaia.eus

Azkenik, Rekalde Aretora gerturatzen direnek Agustin Ibarrola, naturalki erakusketa bisitatu ahal izango dute. Erakusketak artista omentzen du eta aitortza egiten dio, bat etorriz bere laurogeita hamargarren urtebetetzearekin. Ibarrolaren obran artearen eta naturaren artean ezarritako funtsezko harremanaren gain jartzen du fokua erakusketak.

  • Informazioa: 94 406 87 55 / 94 406 85 32 edo salarekalde@bizkaia.eus