Abenduaren 17an

'Mercedes mais eu' piezaren interpretazioa jasoko du Azkuna Zentroak

15.12.2020 | 20:20
Janet Novásek eta Mercedes Peónek 'Mercedes mais eu' pieza interpretatuko dute Azkuna Zentroan.

BILBO. Datorren ostegunean, abenduak 17, Azkuna Zentroak Janet Novás artistak eta Mercedes Peón konpositoreak interpretatuako 'Mercedes mais eu' izeneko pieza jasoko du.

Elkarrekin, euren "dantzaren eta musikaren" artean dauden eta finkatzen diren harreman partikularrak aztertu dituzte.

Instrumentuen, oroitzapenen, abestien eta dantzen artean latentzia-egoera desberdinetako kontzeptuak azaleratzen dira. Eduki sozio-politiko handiko horietako batzuk materialetan agertzen dira, musika "objektuetatik" hasi eta dantza edo biografia objektuetara; kontzeptu somatikoak edo esperientzia kuantikoak diren beste batzuk pultsu, erritmo eta tonuetan, ahots eta dinamiketan, isiluneetan, formetan agertzen dira.

"Mercedes máis eu" kolektiboari begira dago, inondik ere arketipikoak ez diren ikuspegi eta sentsibilitateetatik. Pieza, femeninoan, irudi oroitarazlez eta koadroz zatitutako dantza-musika hibridoa da, arkitektura edo esparru ezberdinetan bizitzeko aukera emanez, eszena arlokoetatik museo arlokoak direnetara bitartean.

Sortzaileen arabera, «"Mercedes máis eu" definitzeko desiraz hitz egin behar da ezinbestean. Desira horrek arrazoiak aurkitzen ditu lehen topaketatik harago proiektatzeko, eta ber-elkartzea, elkarrizketa, esperientzia, afektua eta abar bilakatzeko. Proiektua zeharkatuz eguneratzen den desira horretan jarraitzea topaketa bakoitzean gertatzen zaiguna azpimarratzea da. Baina, era berean, bada geurea duguna eta guztiona dena miatzea ere, subjektuaz eta lurraldeaz harago dagoena. Desioarekin eguneratzen den memoria edo artxibo bizi hori, geure immanentziatik bereizten gaituena».

Ikuskizun honek deskontuak izango ditu 4 sarrera erosiz gero. Gainera, Kultura Bizkaia Aurrera bonoak edota Bilbao Bonoa truka daitezke sarrerak erosteko.

JANET NOVÁS

Dantzaria, performerra, koreografoa eta irakaslea. Madril, Brusela eta Berlinen arteko dantza garaikidean hezia, haren lana behaketan eta esperientzian oinarrituta eraikia da, bere gorputzarekiko elkarrizketa lan tresna nagusitzat erabilita, hizkuntza propioaren alde apustu eginez, bere lanen ezaugarri diren eduki emozionala eta sinpletasun estetikoa moldatuz. Gaur egun Pablo lankidetzan aritzen da Pablo Esbert edo Mercedes Peón eta Zap&Buj diseinatzaileen moduko artistekin; azken horiekin sortu zuen "Imaginé cinco cuerpos y ninguno era el mío", lanik berriena.

MERCEDES PEÓN

Konpositorea, kantaria eta instrumentista galiziarra, musika tradizionala hainbat tresna teknologikorekin lantzen duena. Galiziako tradizioan 25 urtez sakondu ondoren, Peónek 2000. urtean grabatu zuen bere lehen albuma bakarlari gisa, Isué. Ondoren, Ajrú (2003), Sihá (2007), Sós (2011) eta Deixaas (2018) etorri ziren, eta Peónek hainbat sari irabazi zituzten bere lanengatik. Ibilbide horri esker, XXI. mendearen hasierako Galiziako artistarik garrantzitsuenetako bat da.

JANET NOVÁS. "EGIN ETA MUGITU" TAILERRA

Janet Novás koreografoak "Egin eta mugitu" tailerra emango du abenduaren 16an, asteazkena. Sorkuntzan eta mugimendu-arteetan interesa duten pertsonei zuzendutako tailer honetan, sormen-prozesuetan erabiltzen dituen lan-tresna batzuk partekatuko ditu.

Gorputza-hainbat gorputz (hezur-gorputza, muskularra, energetikoa eta sentikorra) hartuz haren ahalmen guztietan aztertzeko tresna nagusi gisa, artista hainbat geruzatan barneratuko da, inprobisazio-ariketen bidez, gorputzak eskaintzen dizkigun aukera guztiak esploratuz, eta haiekin hitz eginez eta jolastuz.

«Epaitu gabe egiten eta mugitzen. Mugitze eta egite horrek jakintza sakonagoa emango digu, eta, era berean, konfiantza eta askatasuna emango dizkigu beste kontzientzia-egoera batean barneratzeko eta murgiltzeko, horrela gure parterik intuitiboena esnatuz. Pentsatzen dut eta uste dut garrantzitsuena ez dela zer mugitzen duzun, nondik mugitzen duzun baizik. Zer aktibatzen da mugimendu hori sortzeko? Zein da keinu txiki hori abiarazten duen motorra?», azaltzen du artistak.

Koreografoaren arabera, tailer honen helburu nagusia da bertaratzen diren pertsonengan aurkitzeko, jakin-mina pizteko, gozatzeko eta arriskatzeko beharra piztea, hutsegiteei edo porrotari beldurrik izan gabe.

  • Abenduak 16, 17:30etatik 19:30etara.
  • 18€/15€ az txartelarekin.
noticias de deia