IKEL Zabalza Garatek 32 urte zituen 1985eko azaroaren 26an Guardia Zibilak Donostiako Altza auzoan Manuel Vizcay lehengusuarekin batera atxilotu zuenean. Polizia-operazio berean atxilotu zituzten Idoia Aierbe bikotekidea eta Ion Arretxe; eta bere jaioterrian, Orbaizetan, berriz, bere bi anaiak, Patxi eta Aitor.

Intxaurrondoko kuartelera eraman zuten, eta ikerketa guztien arabera, atxilotu eta gutxira hil zen torturatuta; gorpua ezkutuan gorde zuten, ordea, 1985eko abenduaren 15era arte. Haren gorpua Bidasoa ibaiaren uretan agertu zen. Bertsio ofizialaren arabera, ihes egin omen zuen, Guardia Zibileko agenteei eskuburdinak jarrita eta eskoltatuta zulo baten kokapena adierazi behar zienean. Inor ez dute epaitu gertakari horiengatik, nahiz eta inoiz ez den egon inolako frogarik autobus-gidari hori jarduera terroristarekin inplikatzeko, ezta beste edozein motatako deliturekin ere.

Hil zela 35 urte betetzeko bidean, Non dago Mikel? dokumentalaren kartela aurkeztu berri dute. Covid-19ak eragozten ez badu, datorren udazkenean estreinatzekoa da.

Filmak 77 minutu inguruko iraupena du eta Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamasek, Pitu, zuzendu dute; ekoizleak Ahotsa.info eta Izar Films dira. Soinu banda Gorka Pastor musikariak egin du.

Dokumentalaren protagonista 2017an hildako Ion Arretxe da; jasandako torturen inguruko testigantza eta hausnarketak eskain-tzen ditu, eta “Inor ez dutela epel utziko” aurreratu dute zuzendariek.

Dokumentalean, polizia-operazio hartan atxilotutako Mikel Zabalzaren anaiak ere agertzen dira, baita haren ilobetako batzuk ere; osabaren heriotzagatik egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzen jarrai-tzeko konpromisoa hartu duen hurrengo familia-belaunaldia islatuz. Aipatutako lekukotasunez gain, filmak EITBren Zabalza auziari buruzko ikus-entzunezko artxiboaren zati handi bat eskura izan du. Horri esker, gertaera haiek berpiztu ahal izango dira garaiko irudiei esker eta hainbat testigan tza lagun: Garbiñe Garate (Mikelen ama), Idoia Aierbe (haren bikotekidea, bera ere atxilotua eta torturatua.

Bizirik ikusi zuen haren inguruko azken pertsona, eta 2018ko abenduaren 4an hil zena) eta kasuarekin lotutako beste hainbat pertsonaren testiganatzak.

Proiektua errealitate bihurtzeko punttu-punttuan dago - kolore, soinu eta bikoizketa doikuntza batzuk baino ez dira falta-. Etenaldi luze bat tarteko, eta azkenean zuzendaritza Amaia Merinoren eta Miguel Ángel Llamasen esku geratu ondoren; azken bi hauek “oso pozik” agertu dira azken emaitzarekin.

Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak bultzatu zuen dokumentala, Zabalza-Garate familia, Aezkoako eta Altza auzoko lagun eta pertsonak biltzen dituen herri ekimenak, hain zuzen ere. Proiektua Ahotsa.infok burutu du eta crowdfunding herrikoi baten bidez finantzatu da, gainera, hainbat erakunde publikoren eta mota guztietako elkarteen laguntzak ere jaso ditu.

Ahotsa.infok eta Izar Filmsek filma koproduzitzeko akordioa sinatu berri dute, eta banaketarako ere bidelagun berriak aurreikusten dituzte.

Helburua ahalik eta leku gehienetan erakutsi ahal izatea da.

Estreinatu ondoren, hainbat zinema-jaialditan aurkeztuko da, herri eta hirietako areto komertzialetan eta kultur etxeetan, eta baita akordioak ixten ari diren telebista ba-tzuetan ere.

Filmak 77 minutu inguruko iraupena du eta Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamasek ‘Pitu’ zuzendu dute

Proiektua errealitate bihurtzeko punttu-punttuan dago: kolore, soinu eta bikoizketa doikuntza batzuk baino ez dira falta