Udalak hamabi kultur hitzordu antolatu ditu aste honetarako

Kontzertuak, errezitaldiak, kultur topaketak, zinema eta antzerkia hiriko barruti guztietara iritsiko dira

29.06.2020 | 00:31
Asier Polo, biolontxelo-jolea. Argazkia: Borja Guerrero

Bilbo – #BilbaoUda2020-k Bilboko barrutietara kultura eramaten du. Hala, datorren asterako, udalak 12 hitzordu antolatu ditu zenbait diziplina artistikorekin, besteak beste musika, zinema eta an-tzerkia. Proposamen horiek guztiak tokiko kultur entitateen eta eragileen eskutik datoz.

Bilboko Udalak antolatua, #BilbaoUda2020-k aisialdiko eta kulturako 150 jarduera baino gehiago hartzen ditu barruan uda honetarako gure hirian. Proposamen hauek #BilbaoAurrera Udal Planaren barruan sartzen dira. Planaren helburua da, hain zuzen ere, covid-19ren ondorioak arin-tzea egoerak gehien kaltetu dituen lanbide-sektoreetan.

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Horretarako, programako proposamenak formatu txikikoak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da eta publikoa beti eserita.

Modu berean, maskara nahitaezkoa izango da #BilbaoUda2020-ren testuinguruan espazio itxietan egiten diren ekitaldi guztietan.

Programazioa Gaur on line topaketa egingo da Mad Muasel-ekin, gaztelaniazko dancehall artista, Bazter Fest-en testuinguruan, Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak antolatua. Topaketa Zoom plataformaren bidez egingo da, 20:00etan. Bestalde, bihar Lalulú Teatro-k Arriaga Antzokira ekarriko du Desfasando que es gerundio antzezlana. Ikuskizun horretan, umorez beteriko ibilbide bat proposatzen da, zenbait egoeratan zehar. Sol Maguna, Maribel Salas eta Gemma Martínez dira an-tzezleak. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Txartelak salgai daude (15 euro; 12 euro Arriaga Antzokiaren lagunentzat). Gainera, Bilboarte-ren eskutik, hilabete guztietako lehenengo asteazkenean egin ohi denez, Art House Zinema-rekin gozatuko dugu. Uztailaren 2an, Calixto Bieitok Asier Polo biolontxelo-jole handia protagonista izango da, eta asteburuan Mikel Erentxun Bidebarrieta kulturgunean izango da.