BILBO. Hurrengo asteartean, otsailaren 4an, arratsaldeko 18:00etan, Bilboko Berreginen Museoak Kandelen argipeko bisita gidatua hartuko du. Bertaratuko direnek aldi baterako erakusketa den 'Altxor elektrikoak' era berezi batean ikusi ahal izango dute, kandelekin bakarrik argiztatuko baita museoa.

Bisita gidatu berezi honetan, bertaratutakoek aldi baterako erakusketa berria ezagutu ahal izango dute, eta erakusketa osatzen duten piezak beste ikuspegi batetik behatu ahal izango dituzte; izan ere, aretoetan apaingarri gisa dauden dozenaka kandelek argiztatuko dituzte. Gainera, museoko teknikari itziar Martijak antzinako Erromako testuak irakurriko ditu ozenean, oturuntzen eta ontziteriaren inguruan.

Jarduera honetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 94 415 02 31 telefono-zenbakira deituta. Bisita doakoa da.

Pertsona askok gozatu dute "Altxor elektrikoak" erakusketaz 2019ko azken hilabeteetan eta 2020ko lehen asteetan. Orain, Berreginen Museoaren asmoa da Eskulturako Museo Nazionaletik ekarritako erakusketa osatzen duten piezek beste alderdia erakustea, kandelen argiaren islapean.

Era berean, jarduera honi esker, bertaratutakoei gonbit egingo zaie Bilboko Metroaren Zazpikaleetako geltokian museoak jarritako argazki-erakusketaz gozatzera.

Inoiz bisitatu al duzu museo bat, soilik kandelek argiztatuta? Desberdina izango da dena kandelen argipean, hauxe da zure aukera.