XII. edizioa

Min Sarietako bozkatzeko epea zabalik dago otsailaren 10ra arte

Hemen eman daiteke bozka

27.01.2020 | 14:11
Iazko edizioa.

BILBO. Min Sarietako bozkatzeko epea zabalik dago otsailaren 10ra vitarte. Aurtengoa 12. Edizioa izango da. Onartutakoen taldeen artean 11 euskal taldek irabaz dezakete euskarazko disko onenaren saria. Hemen eman daiteke bozka.

Publikoaren bozketa fasea da lehiaketako lehena. Duela 4 urtetik ematen zaio entzulegoari bozka emateko aukera, eta horren bidez aurre-finalistak hautatzen dira hautagaitza bakoitzean. Aurre-finalista horien artetik, epaimahai espezializatu batek izendatuko ditu finalistak, eta horietatik, azkenik, hautagaitza bakoitzean irabazle bat egongo da. Irabazleen izenak MIN Sarien 2020. edizioko zeremonian, martxoaren 11an, jakinaraziko dira.

Hautagaitzak asko dira; horien artean, musika-estiloen araberakoa (jazz diskorik onena, flamenko diskorik onena, rock diskorik onena€), edota hizkuntzen araberakoa (euskarazkoa, katalanezkoa, galegozkoa) aurki daitezke, orokorragoak diren beste batzuez gain (diskorik onena, bideoklip onena, abestirik onena€). Ohi bezala, Etxepare Euskal Institutuak Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Saria babestuko du.
Honakoak dira aurten lehian arituko diren taldeak: Doctor Deseo, En Tol Sarmiento, Eñaut Elorrieta, Estitxu, Lukiek, Maite Larburu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Serious Business, Topa-K, Zea Mays eta Zetak. Esteka honetan eman daiteke bozka.

MIN Sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan eta nazioartean sustatzeko.

noticias de deia