BILBO. Iñaki Zabaleta irakasleak (Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia) hitzaldia emango du Leipzigeko Unibertsitatean Urtarrilaren 13tik 17ra. Hitzaldiak Wilhelm von Humboldt hizkuntzalariak Euskal Ikasketen inguruan egindako lana izango du hizpide

Wilhelm von Humboldt Euskalaritzaren sortzaile eta ikerlari handienetakoa izan genuen, euskara eta Euskal Herriaren inguruko interesa eta ikerlan akademikoak Europa guztian bultzatu zituena prusiar intelektual, hizkuntzalari eta politikaria. Dudarik gabe, Euskal Herria eta Alemania elkarlotu eta historian zehar izandako harremana azaltzeko pertsonaia garrantzitsuena kontsidera daiteke.

Humboldten lanaren ikerlari nabarmenetarikoa da Iñaki Zabaleta. Horren erakusgarri dira Coloniako unibertsitatean egin zuen doktorego tesia eta geroztik hainbat argitaletxe eta aldizkaritan argitaratu dituen lanak. 2017an, Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria lana argiratu zuen EHUn, non Humboldten euskal ikerketen analisia modu ordenatu eta sistematiko batean bildu zuen, bere testuen barne lotura erakutsi eta pentsamendu antropologikoarekiko erlazioan aurkeztuz.

Leipzigeko euskara eta euskal kultura irakurletzak antolatuta, Zabaletak bi hitzaldi eskainiko ditu Unibertsitatean, irakurletzako ikasleekin saio batzuk izateaz gain. Lehen hitzaldia urtarrilaren 14ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan izango da, "Wilhelm von Humboldt und die Vaskische Nation" izenburuarekin. Bigarrena, ostera, hilaren 15ean, asteazkena, 15:15ean izango da, "Wilhelm von Humboldt un die Vaskische Sprache" izenburupean. Hitzaldi zein gainontzeko saioak alemanez eskainiko dira.