Datorren asteazkenean, urriaren 29an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, 'Zaintazileen ongizatea, gizartearen ongizatea' izeneko hitzaldia eskainiko du Medikuntza Prebentiboan eta Osasun Publikoan doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den Ana Rodríguez Larraldek. Topaketa hau Bidebarrieta Zientifikoa 2025 hitzaldi-zikloaren barruan antolatuta dago. Ohi bezala, sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.
Adituak zaintzaileen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko estrategien esperientziak eta ebidentziak partekatuko ditu, ariketa fisikoko programetatik hasi eta exoeskeletoak bezalako soluzio teknologiko berritzaileetaraino.
Zaintzan aritzen diren pertsonak, bai familian, bai arlo profesionalean, gizarte-kohesioa bermatzeko funtsezko zutabea diren arren, pertsona horien aintzatespena ez da egiten duten lanaren garrantziaren parekoa. Zaintzan aritzen direnen errealitateari buruzko ikerketak oraindik ez du merezi duen arreta jaso. Ez da ahaztu behar lan horrek modu sakonean baldintzatzen duela lana egiten dutenen familia-, lan- eta gizarte-bizitza, eta eragin zuzena duela haien osasunean eta ongizatean, eta, ondorioz, beste pertsona batzuei ematen dizkieten zainketen kalitatean.
Ana Rodriguez Larrad doktorea da Osasun Publikoan eta Medikuntza Prebentiboan Euskal Herriko Unibertsitatean, fisioterapeuta izateaz gain. Irakasle ere bada EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia Sailean. Bere ikerketa-lana jarduera fisikoaren eta ariketaren bidez pertsona guztientzako zahartze osasungarria eta estimulatzailea sustatzeko ezagutza sortzen duen AgeingOn taldean garatzen du.
Ezin izanez gero, hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean. Bidebarrieta Kulturgunea kulturari eskainitako gunea da Bidebarrietako Liburutegiaren barruan. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea dago.