bilbo - Urriaren 18an, Jesús Soto (Bolibar Hiria, Venezuela, 1923-Paris, 2005) artistaren obra birpasatzeko, atzera begirako Soto. Laugarren dimentsioa erakusketa helduko da Gugghenheim Bilbao Museora. Honen bidez, venezuelarraren jardun artistikoak XXI. mendeko lehen hamarkadara arte izan duen garapena erakutsiko zaio ikuslegoari. Erakusketan bildutako obrekin batera, museoak artxiboko elementuen aukeraketa garrantzi-tsua aurkeztuko du, Sotoren praktika testuinguruan jarri eta ulertzeko bidea ematen dutenak.

Artelanen irismen eta gizarte-fun-tzioaren birdefinitzean paper garrantzitsua izan zuen Sotok bost hamarkadetan zehar, objektu artistikoaren bira erradikalean eragin zuzena izanik. Pinturaren eta eskulturaren arteko banaketa urratzetik, laster pasatu zen Parisko artista zinetikoen taldera -Jean Tinguely, Iacov Agam edo Victor Vasarely bezalako figuren albora-. eta Zero edo Londresko Signals galeriaren gisako nazioarteko talde garrantzi-tsuetara ere hurbildu egin zen. 1967tik aurrera, Zeharkagarriak bilduman murgildu zen, hots, plastikoz edo metalez landutako harizpi zintzilikariz osatutako egitura kubiko handietan. Era berean, partaide-tza-potentzial handiko multzo piktoriko eta arktitektonikoak ez zituen alboratu. Horrelakoak, ikuslea obran guztiz sartuz gabe gara-tzen ziren, baina haren partaidetza eta mugimendua eskatzen zituen.

Guggenheimeko erakustaldiak 60 obra inguru biltzen ditu, lehenago aipatutako Zeharkagarriak barne. Gainera, artistaren funtsezko sailetako piezak egongo dira, hala nola: Bolumen birtualak , airean zintzilik diruditen figura geometriko handiak gogora dakartzaten obra bertikalak; Hedadurak, lantzean opakoak eta lantzean haloa bezain sotilak diren masa kromatikoak ager-tzen dituzten lurreko piezak; eta Progresioak, aireformak bai lurretik eta bai sabaitik agerrarazten dituzten obrak, segida zinetiko edo tentsio-josteta eten batean elkar-tzen direnak.

Museoaren barnean ikusgai egongo direnekin batera, kanpoaldean Lutezia esfera (Sphère Lutétia, 1996) obra ikusgarria egongo da erakusgai, Museoko urmaelaren aldamenean, erakusketak irauten duen lau hilabeteetako egun gehienetan.

Laugarren dimentsioa da erakusketaren izenburuaren alderdi irmoena. Kontzeptu honek, esperientzia denborazkotasunaren, intentsitatearen eta ikusleen-partehartzearen lotuta, Sotoren ibilbide eraldatzailea aztertzeko aukera ematen du. Izan ere, laugarren dimentsioaren ideiak, espazioaren eta iraupenaren, forma plastikoaren eta denboran gertatzen den esperientziaren batasuna gogorarazten du. Venezuelarraren esanetan, zientzia eta filosofiarekin partekatutako ikerketa-esparrua jorratu behar du artista batek.

Halaber, Sotoren obra abstraktu eta dinamiko askotan agertzen da laugarren dimentsioa, batez ere, Zeharkagarriak bilduman. Lan horien bidez, artistak aurrea hartu zien 1970eko hamarkadatik aurrera arte garaikidearen baitan garatutako orientabide, testuinguru eta lotura berriei. Horrela definitzen zituen berak: “Zeharkagarriak lanetan, eskuragarri dagoen espazio osoa betetzen duten eta obra bere horretan osatzen duten hari bertikaletan zein barretan barneratzen dira ikusleak. Momentu horretatik aurrera, ikusleak eta obra nahastuak gelditzen dira modu fisiko eta askaezinean”.

Sotoren ondarearen dimentsioetara heltzeko atea 121 egunetan zehar egongo da zabalik, 2019ko urriaren 18tik 2020ko otsailaren 9ra arte.